b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

    • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
  • Kudeaketa

Zenbait baliabide interneten eta euskaraz

Posted by b08leioa on Ekaina 9, 2009

Ekainaren 10ean, WordPress 2.8 bertsioa martxan jarriko da mundu zabalean eta dagoeneko euskarazko euskarria prest dago. WordPress munduan gehien erabiltzen den blog plataforma da, Blogger (blogspot) ezagunarekin batera eta software librea da. Blog berri bat sarean eskegitzea doan egin daiteke sistema hauekin. [Irakurtzen ari zaren blog hau, WordPress 2.7.1 bertsioaren gainean dago eraikita].

Euskaraz blogak sortzeko badaude beste aukera batzuk ere: blogak.com, blogari.net eta nireblog.com, besteak beste.

Wikiak euskaraz ere sor daitezke munduan gehien erabiltzen den euskarrietako batean, wikispaces.com ezagun horretan.  (Nabigatzailea euskaraz ipintzearekin wikispaces.com euskaraz agertuko zaizu, besterik gabe).  K-12 hezkuntzarako 175.000 wiki baino gehiago dago munduan, dagoeneko, plataforma honetan eta horietako ehunka batzuk euskaraz. Gure blog honetako eskuineko zutabean horietako batzuk topatuko dituzu.

Bestalde, zabaldu.com-en irakurri dugu joomla! euskaraz garatzeko komunitatea sortu berri dela: joomlaeuskaraz.org maiatzean bertan hasi da martxan. Joomla! ere software librea da, GNU/GPL lizentziapekoa. Gure inguruko zenbait ikastetxek euskarri hau erabiltzen dute bere ikastetxeko atari gisa;  Leioako Txomin Arestikoak,  izan dira , guk dakigula, sistema hau gure inguru honetan ezartzen lehenak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: