b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

    • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
  • Kudeaketa

Hau gure herria da, gure bizitza eta gure ohiturak. Altxa denok!

Posted by b08leioa on Ekaina 1, 2010

Bai, hori adierazi ziguten Lamiako eskolako umeek maiatzaren 27an “Maskarada txiki” antzeztu zutenean. Gelak hutsik gelditu ziren eta eskola osoak, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikasle zein irakasleak, eskolako patiora atera ziren eta espazioa pertsonai mitologikoez, musikaz, dantzaz, mila kolorez, alaitasunez, … bete zuten. Tradizio handiko maskarada dugu hau, Lamiako auzoan guztiz uztartuta, eta eskolako harrobiari esker urte askotarako ospatzen jarraitzeko aukera izango duena. Maskaradak bi zati ditu: Lehenengoan, pertsonai mitologikoak, antzinako ohiturak eta mitoak agertzen dira. Bigarrenean, erlijioak ohitura eta mitoak kendu nahi dituela baina herriak bere izaera mantendu nahi duela antzezten da Maskarada txikian eskolako haurrek protagonismo berezia hartzen dute, orain dela urte asko haiengandik sortutako egitasmoa izan baitzen. Ondoren, urtez urte hobetzen joan da eta gaur egun kalitate handiko antzezpen egitea lortu dute. Bistan da, horren atzean ahalegin eta lan askoren fruitua izan dela, eta eskolan talde lana aparta egon dela: jantziak eta maskarak prestatzen, dantzak ikasten, testuak ozenki ondo irakurtzen, antzezpen saioak egiten, eszena tokia prestatzen, … Eusko Jaurlaritzako Euskara zerbitzuak eskaintzen duen antzerkigintza programan urtero parte hartzen dute. Bertatik jasotako diru-laguntza xumea eta eskolak jarritako lana eta materialak erabiliz urtez urte jantziak hobetzen joan direla esan behar da. Lan fina eta bikaina, Zorionak,  benetan !

Lamiako eskolako           Maskarada txikia on PhotoPeach

http://photopeach.com/public/swf/story.swf

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: