b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

    • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
  • Kudeaketa

BTEK: Teknologiaren Interpretazio Zentroa

Posted by b08leioa on Ekaina 14, 2010

Gaur ZT eremuko Berritzegunekideok orain dela bost egun inauguratu berria izan zen BTEK Zentroan eman dugu goiza, bere zuzendariak gonbidaturik, Xabier Díaz. Berarekin eta ElHuyarreko bi lagunekin lagunduta toki guztietatik ibilbide polita egin dugu, bere txokoak banan banan komentatu dizkigutenarekin disfrutatzen. Une batean nerabe bihurtu gara Zentroak dituen joko eta erakusketa interaktiboekin. Beste momentu batean bere aukera pedagogikoak ere atera dira palestrara.

BTEK, Euskadiko Tekonologiaren lehendabiziko Interpretazio Zentroa da. Nolabait, Euskadiko entrepresa berriztatzaileen isla, han azken aurrerapen teknologikoen erakusten dizkigulako. Eraikuntza bera inteligentea da, hau da , energia aprobetzatzen duela eta baliabide elektronikoen bidez maneilatzen dela.

Target-ak DBHko 3. eta 4. maila, Batxilergo eta lanbide heziketako ikasleak dira, baina espero dute arratsaldeetan edozein publikori irekia izatea ere bai. Orain azken toke ematen ari dira eta, beharbada, datorren azaroan martxan egongo da.

http://picasaweb.google.com/s/c/bin/slideshow.swf

Barruan ikus daiteke:

  • Berriztapen kioskoa: azken aurrerapen zientifiko eta teknologikoen informazioa
  • Sarea eta mundu digitala: Interneta, beren erabilerak, datuen abiadura, hizkuntz digitala, nolakoak diren tresna digitalak barruan…
  • Etorkizunerako etxebizitza: nola izango den biharko etxeari audiobisualaren bitartez sarrera ematen zaio, energiaren aurreztea, uraren kontsumoa…
  • Nanoteknologiaren mundua:gauza txikien txokoa, argazki adierasgarriekin eta gaur egungo erabilerak.
  • Bioteknologiaren aplikazioak medikuntzan, nekazaritzan eta abarrean
  • Robotika: pelikuletako errobota famatuak errealak direnekin nahasten dira.
  • Jasangarritzasun teknologikoa: teknologiaren eragina eta inpaktua gizartean eta naturan pantaila erraldoi batean aztertzen da.
  • Lantegiak: txoko bat esku eta laborategiko lanak egiteko. Gaiak robotika eta bioteknologia izango dira aztergai.
  • Hausnarketa pareta: 12 galdera horma batean jarrita, ikasleek bakoitzari botoa emango diote kolore desberdinetako txapak erabiliz. Helburua eztabaida sortzea izango da.

BTEK Zamudioko parke teknologikoan kokatzen da, 602. eraikuntzan. Adi egonga gara ea bere Blogean zer argitaratzen duten.

Las asesorías de ámbito CT de los Berritzegunes hemos visitado hoy el nuevo centro de Interpretación Tecnológica de Euskadi BTEK

 

http://www.irekia.euskadi.net/video/fplayer.swf

Fuente: Irekia – Gobierno Vasco

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: