b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

    • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
  • Kudeaketa

Zientzia Astea 2011

Posted by pilaretxebarria on Urria 28, 2011

Datorren azaroaren 9tik 13ra garatuko da Zientzia Astearen XI. edizio berria. Beti bezala,  Euskadiko hiru probintziatan errepresentazioa izango du toki desberdinetan. Bizkaian Bilboko Alhondigak bilduko du ekimena berriz, iaz egin zuen bezala,  eta bere beheko solairuan Unibertsitate eta entrepresaren erakustokietan zientziaz gozatzeko aukera izango dugu. Esperimentuak eta lanak, ikertzaileen eskutik, erakustoki klasikoetan bai berrietan izango ditugu: kimika, fisika, geologia, Formula Student, nautika, ingenieritza biomedikoa, biosistemak, robotikoa, biodibertsitatea, ekosistemak, arnasketa, zuhaitzen identifikazioa, arkeologia, landare inbaditzaileak…Aurten ere, nobedade bat dugu: ikastetxeetako esperientzia batzuk ere aurkeztuko dira, ikasleek beren kideei beren eskolako proiektu zientifiko teknologikoak azalduko dizkiete.

Gure eskualdeko Lauro Ikastolak parte hartuko du lehenengo egunean, 9an, goizez , Euskadiko First Lego Leaguen saritua izan zen errobotika-proiektuarekin, aupa!

 Dena ez da ikustea edo ukitzea, hitzaldiak,  irteera didaktikoak eta haurrentzako tailerrak ere egongo dira: robotekin elkarbizitzen, rubik kuboa, Galois matematekaria,  Sarriko Parkearen zuhaitzak ezagutzeko eta sailkatzeko txangoa, Bilboko Arkeologi museoaren bisita, Nerbio ibaiaren itsas-ibilaldia, Teleskopio baten ezagutza, matematika paperaren bitartez, zenbakien magia, matematikari buruzko ipuinak, paleontologia lantegia, zientzia-esperimentu harrigarriak eta zientzia itsuentzat (bikaina!).

Zientzia Astea guztiontzako ekitaldi irekia den arren, azken jardueretan parte hartzeko eta Ikastetxeek ikasleekin bisita gidatuak egiteko izen ematea beharrezkoa da: inskripzioa

 Informazio osoa: Zientzia Astea

“Zientziaren sokan gabitu!”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: