b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

    • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
  • Kudeaketa

Ireki da IRALE ikastaroetan izena emateko epea 2012-2013

Posted by b08leioa on Martxoa 13, 2012

Informazio osoa: www.irale.hezkuntza.net

IZENA EMATEKO EPEA: martxoaren 12tik 23ra (egun biak barne)

IZEN-EMATEA: on-line bidez egingo da nagusiki irakasle.net orriaren bidez. Bide hau erabili ezin duenak Hezkuntza Ordezkaritzan (Euskara Atalean) eskuz egin dezake.

ON-LINE EGITEKO PAUSUAK: irakasle.net orrira joan, irakaslegunera jo, erabiltzailea eta pasa-hitza sartu eta onartu, “IRALE ikastaroak 2012-2013” gainean sakatu eta IRALEn parte hartzeko eskabide orriak agertuko dira. Zailtasunak izanda, tutorial honetan edota bideo honetan jarraitu behar duzun bidea pausuz pausu azalduta aurkituko duzu.

1. deialdi honetan, ondoko ikastaroak arautzen dira:

 a) Irakastordu barneko ikastaroak, irakasle finkoentzat: U1, U2, U3, Z, 3000, 4000, 5000 eta R ikastaroak (R300, R400, R500, R600 eta R700).
b) Irakastorduz kanpoko eta udako ikastaroak,
irakasle guztientzat (finko nahiz ez-finkoentzat): A, E, F, H, I eta Q ikastaroak.

Ikastaro hauei buruzko informazio gehiago:  aurkezpen-txostenean

Kontuan hartu ikastaro guzti hauen artean batzuk bereziki lotura zuzena dutela gaur egun irakasleok izan behar dugun gaitasunarekin eta ikastetxean gure ikasleengan garatu behar dugun curriculumarekin:

Ikastaro hauei buruzko informazio zehatzagoa txostenean aurkituko duzue, 15. orrialdetik aurrera.

Beste ikastaro batzuk ikastetxean bertan egiteko aukera ematen dute: H IKASTAROAK. Kasu honetan, ikastetxe horretako irakasle talde bat prest egon behar da eta horiek eskabide indibiduala bete beharko dute ikastaro bera eskatuz. Ikusi 24. eta 25. orrialdetan daudenak, horietariko batzuk gure ikasleen hizkuntz gaitasunak hobeto lantzeko lagungarriak izan daitezke eta: MINTZAMENA, LAGUNARTEKO HIZKERA, IPUINGINTZA, KONTALARITZA, EUSKAL ANTZERKIA, KANTA, BERTSOLARITZA, DANTZA, IRRATIA, EUSKAL JOLASAK…

IRALE 2012-2013 ABIERTO EL PLAZO DE MATRICULA.

Información sobre caracteristicas de los cursos, plazos e inscripción: www.irale.hezkuntza.net

Matricula on-line: a través de www.irakasle.net


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: