b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

    • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
  • Kudeaketa

Lan ederra Txomin Aresti eskolan!

Posted by @begoit on Ekaina 20, 2012

Hona hemen Txomin Aresti HLHI-ko hezkuntza komunitate osoak “San Juan” jaiak aprobetxatuz egindako lan ederra.

Egun hauetan Boulevardtik hurbiltzen bazarete eta, mira egitean, jakin-mina sortzen bazaizue Photo-Peach muntai honetan prozesu osoa ikus dezakezue.

ESTATUAREN JANTZIA


Estatuaren jantzia: Leioako jaietan danok alai eta koloretsu

Los alumnos y alumnas de la escuela TXOMIN ARESTI HLHI visten de fiesta la estatua del Boulevard.

Hezkuntzaren erronkarietako bat eskola- jarduerak zuzenki gizarte inguruarekin erlazionatzea da.

Beraz, aukera ona iruditu zitzaigun, herriko aste alaienean partehartzea eta ekintza erabaki ondoren, 6. mailako ikasleek , hirugarren hiruhilabetea eman dute buru belarri elkar lanean helburua lortu arte.

Hainbat pausu eman behar izan dira jantzi apaingarria egiten hasi aurretik :

  • YARN BOMBING mugimendua ezagutu
  • Herriko estatuak identifikatu eta argazkiak atera
  • Zein eskultura jantziko zuten aukeratu
  • Jantzia osatzeko joskera- teknika aukeratu
  • Beraien nahia betetzeko jarraitu beharreko prozedura ezagutu.
  • Trikotatzen ikasi
  • Eta ……eskolako beste ikaskide, andereño-maixu eta langileei (jantokiko begirale, atezain ) laguntza eskatu.

Azkenean,  soinekoa osotu eta herriko jaiei hasiera eman aurretik, ekainaren 18an, udaletxetik jasotako laguntzari esker, Boulevard-eko «gorputz enbor» haundi hori, bapo bapo apainduta gelditu da.

Zer esanik ez, gure eskolako ikasleek zoriontsu sentitzen dira.

Zuek ere hala espero dugu

Daukagu herri osoa
alai eta umorez
San Juaneko jaietan
jarrita kolorez

Susana Abelairas Etxebarria (“Txomin Aresti”-ko irakaslea)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: