b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

    • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
  • Kudeaketa

Lankidetza proiektuetako IZEN-EMATEA ZABALIK

Posted by b08leioa on Iraila 26, 2012

2012ko iraila

 

ZABALIK dira dagoeneko  LANKIDETZA proiektu telematikoetan parte hartzeko IZEN-EMATEAK, Haur zein Lehen Hezkuntzako ikastaldeentzat, urriaren 11a arte.

Aurreko ikasturteetan bezala lehenengo deialdi honetan honako proiektu hauek abiatuko ditugu: Pelutxeak gure artean, Asmakilo eta Gure Herrietan Zehar. Egizue froga beste modu batean lan egiten, ikasleak beste ikastetxetako ikasleekin elkarlanean jardun, geletako proiektuak partekatu eta jakintza eraikiz. Eskola mundura zabaldu ! …. BA AL ZATOZTE gurekin ?

  • “PELUTXEAK gure artean” Pelutxe-maskota baten trukaketa dela medio, teknologia berriak modu eraginkorrean  erabiliko dituzte ikasleek, ()  eskolen arteko komunikazioa zabaldu eta irakur-idazmena gaitasunak modu esanguratsuan jorratzearren. Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleei zuzendu ohi zaie proiektua, baina HH4 urteko ikasgelei eta LH 1. mailako ikasleei ere eskeini nahi diegu parte hartzeko aukera. IKUSI:  2012-13ko Lan Plangintza 
    • IZEN-EMATE FORMULARIOAN SARTU


  • ASMAKILO” Asmakilo pertsonaiak, igarkizunak proposatzen ditu eta ikasleak asmatzen saiatzen  dira. Geroago, ikasleek eurek sortutako IGARKIZUNAK BLOGean (ikusi bloga) argitaratuko dituzte, beste ikastetxetako ikasleak asmatu arte. Bereziki, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendua da. Ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak zabaldu eta hizkuntza komunikazio gaitasuna garatzea dugu xede, sormena eta alderdi ludikoa sustatuz.. IKUSI:  2012-13ko Lan Plangintza


  • “Gure Herrietan Zehar” IKTak modu eraginkorrean erabiliz gure herrien errealitate ezberdinen ezagutza partekatzea da, ikastetxe desberdinen arteko ikasleen lankidetza eta harremanak sustatuz. Ikastalde bakoitzak bere herri-auzo edo eskualde inguruko ikerketa-lana (natura, historia, kultura …) burutuko du eta beste ikastetxe bateko taldearekin partekatu ditu produkzioak. Lanak BLOG batean argitaratu eta elkarbanatuko dituzte.
    • ARABAN – BIZKAIAN – GIPUZKOAN   Zehar LH 3. eta 4 mailako ikastaldeek har dezakete parte. Lurralde bereko ikastetxeen arteko bikoteak egingo dira, euren artean adostutako lan proiektua garatuz.
    • EUSKADIN Zehar LH 5 eta 6. mailako ikastaldeek har dezakete parte. Lurralde ezberdineko ikastetxeen arteko bikoteak egingo dira, euren artean adostutako lan proiektua garatuz.

IKUSI Proposamen didaktikoa                               IZEN-EMATE FORMULARIOAN SARTU

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: