b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

    • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
  • Kudeaketa

Astrabudua BH ikastetxea Milaneko kongresuan: ume eta gazteen partaidetza

Posted by b08ingelesa on Abendua 2, 2013

 Hilabete honetan, gure zonaldeko Astrabudua BH ikastetxeko 3 ikaslek Eurochild Konferentzia eta VYP Programan (Valuing Young People’s Participation- Gazteen Partaidetza Baloratzen) parte hartu dute Milanen. Sei herritako 23 gaztek elkartu dira esperientzi honetan, ingelesa lan-hizkuntza izanda: Euskadi-Espaina, Italia, Malta, Grezia, Bulgaria eta Suedia. Talde bakoitzak bere herriko erakunde baten ordezkari izan da. Gure ikasleok Astrabudua BH eta Ignacio Aldecoa HLH Ikastetxeetako Bultzatzen proiektuan egiten duten lana eta horren bidez nolako partaidetza egiten duten adierazi dute. 2013-11-14 17.50.43

Aste osoan zehar, eremu ezberdinetako ume eta gazteen partaidetza, dituzten arazoak eta irtenbideak aztertu dituzte. Paraleloki lan egiten zuten Eurochild kongresuko helduekin elkartu dira lan-saio batzuetan. Alde batetik, haiek egindako azterketa jakinarazi diete eta, bestaldetik,  elkarrekin talde bion ikuspuntua kontrastatu dituzte.

Horretaz gain, haien ekarpenak hedatzeko plana diseinatu dute erakunde batzuen bitartez. Gure ikastetxeetan zabaltzeko aukera emango diegula espero dugu. Egia esan, gela eta ikastetxe mailan ikasleen partaidetza geuk ere aztertu beharko genuke, haiek eskolako bizitzan beraien abotsa kontutan hartzen dela sentitzeko eta etorkizunerako gure gazteak prestatzeko.

2013-11-15 11.55.45Bost egun horietan egindako lana, egin duten ahalegina eta erakutsi duten heldutasun maila izugarria izan dira. Eta niretzat pribilegio bat izan da haiekin lan egitea. Eskerrik asko eta zorionak!!!!

Erantzun bat to “Astrabudua BH ikastetxea Milaneko kongresuan: ume eta gazteen partaidetza”

  1. Having read this I thought it was very informative.
    I appreciate you taking the time and energy to put this short
    article together. I once again find myself spending a lot of time both reading and
    commenting. But so what, it was still worthwhile!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: