b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

    • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
  • Kudeaketa

Musika irakasleen V. Jardunaldia – 2014

Posted by b08leioadbh on Maiatza 8, 2014

2014ko MUSIKA JARDUNALDIA DAGOENEKO BERTAN!

MUSIKAN HAZI, HEZI, BIZI

 http://musikaz.files.wordpress.com/2008/10/cropped-760_1902.jpg

2014ko MUSIKA JARDUNALDIA DAGOENEKO BERTAN!

MUSIKAN HAZI, HEZI, BIZI

 

Dagoeneko martxan jarri da musikazale zein musika irakasleon 2014ko jardunaldia, maiatzaren 15ean, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan izango dena. Urtero legez, egiten denaren berri izan, esperientziak trukatu eta ilusioz zein ideiez beterik, lanean ekiteko parada izango dugu.

Aurten, hezkuntzako etapa guztietan egiten denaren lagin bat ekarri nahi izan da. Besteak beste, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako musika geletako esperientziaren gainean arituko gara. Baita ere, BHIko irakasleak eta bere ikasleekin batera, eskuartean darabilen proiektuaren berri emango digute.

Jakin badakigu lan asko egiten dela etapa bakoitzean, nork bere eremuan eta horri eman nahi diogu indarra. Etapa guztietan jartzen diozun, diozuen eta diogun dedikazioari,  grinari, gozotasunari, profesionaltasunari, merezi eta behar duen lekua ematea du xedeetako bat jardunaldiak. Musika, gure bizitza osoan zehar bidelagun duguna. Hezkuntza sisteman bere lekua izateaz gain, merezi duen lekua izan baduela ikustaraztea. Guzti hau metatzen saiatu da eta hona hemen Musika Irakasleen V. Jardunaldi honen lema; Musikaren bitartez hezten dugulako, hazten garelako eta bizi garelako.

Ongi etorri!

 

Osteguna, 2014ko maiatzak 15

 

9:00-9:30  Harrera eta dokumentazioaren banaketa.

9:30-9:45      Hasiera ofiziala. Jesus Fernandez, Ikastetxeen Zuzendaria eta Begoña Garamendi Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaria.

9:45-10:30    “Musicosophia” Haur Hezkuntza eta Lehen Hezuntzko  Musika geletan.- Ainhoa Pintos.

10:30-11:00  Musikarekin emozioaz biziz: lan proiektuak DBHko 4. mailan.- Amaia Atxutegi eta  bere ikasleak (Bilboko Martin de Bertendona BHI).

11:00-11:30 Arte eszenikoak, musika, dantza Batxilergoa- Iñaki Velasco,  Patxo Landa eta  beraien ikasleak (Ibarrekolanda BHI).

11:30-11:45 Lutheria eskolaren hezkuntza eskaintza – Pedro Sanz (Hezkuntza saila).

11:45-12:15  Kafea

12:15-14:15 

A-Tailerra :  “Gorputz perkusioa”. Sergio López de Landache
B- Tailerra : “Kantagintza eta flautaz gain beste tresna batzuen erabilera musika gelan”.Antton Jauregi.

14:15-14:30- Amaiera.

*Atsedenaldian, lagunekin egoteko aukera izateaz gain, Lutheria tailerra bisitatu,  “Practice your music”  aplikazioaren eta ABAO-OLBEko programa didaktikoaren informazioa izango da eskuragarri.

*Jardunaldian zehar interpretatuko den musika: L. van Beethoven-en Sinfonia pastorala. op.68 Fa maiorrean. (moldaketako zatiak).

  • Itziar Bizkarralegorra. Bibolina
  • Isidoro García. Bibolina
  • Oscar Javier Oteo. Biola
  • Beatriz Elorza. Biolontxeloa.
  • Ana Ispizua. Biolontxeloa.
  • Arrate Bayer. Akordeoia
  • Susana Abelairas. Pianoa.

Izena emateko

Jardunaldian parte hartzeko, izena eman behar duzue orrialde honetan apirilaren  9tik maiatzaren 13ra arte. Orria zabaldu ondoren klikatu “izena emateko orria” esaldian

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: