b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

    • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
  • Kudeaketa

ETWINNING tailerra: “Uso de la plataforma eTwinning”

Posted by b08ingelesa on Abendua 18, 2014

Aurreko astelehenean, abenduaren 15ean, Leioako Berritzegunean 35 irakasle bildu ziren eTwinning plataformaren erabilera ezagutzeko eta ikastetxeei ematen dizkien aukerak aztertzeko.

etwinning 1Ikastetxe batzuetan, proiektu hirueledun/eleanitza aurrera eramaten ari direlako edota hizkuntzak eta europar dimentsioa indartu nahi dituztelako, hainbat europar proiektu eta bestelako ekintzetan parte hartzen ari dira edo parte hartzea gustatuko litzaieke. Etwinning Europako ikastetxeen/irakasleen arteko proiektuak egiteko plataforma sinple eta segurua da. Erasmus+ barruan dago ere, baina beste Europako proiektuekin konparatuz (Erasmus+eko ekintza nagusiak, adibidez), ez dakar dirulaguntzarik, eta horregatik, ez dauka besteek dauzkaten burokrazia eta lortzeko zailtasunak. Gainera, ez dago eperik, edozein momentutan has zaitezkete lanean, umeekin edo bakarrik irakasleen artean, proiektu oso sinpleak edo sakonak eta luzeak egiteko. Bere alderdirik aipagarrienak, beharbada, malgutasun hori eta gure ikastetxeetako lana internazionalizatzeko eskeintzen dituen aukerak izango dira.

Tailerrean komentatu genuen bezala, nahiz eta momentu honetan proiekturik ez egin, posiblea izango zen irakasleen foroak eta prestakuntza laburretan parte hartu, behin plataforman erregistratuta izan. etwinning 2

Maite Elejalde, eTwinning enbajadorea dena, izan da gure emailea. Portugaleteko Virgen de
la Guía HLHIko irakaslea da eta  azken urteetan egin dituen eTwinning proiektuengatik Europako lau zari (“Sello Europeo” delakoak) eta Zari Nazional bi ditu. Azkena  2015.ko Zari Nazionala izan da saioan aurkeztu zuen azken proiektugatik (Booky’s Books for you ). Zorionak!!!  eta eskerrik asko, Maite, zuen esperientzia partekatzeagatik. Interesa piztu duzu eta ziur nago partaideei beraien ikasleak motibatzeko eta lanari etekin gehiago ateratzeko ideia asko bururatu zaizkiela.

Hona hemen Maitek erabili zuen aurkezpena:

Maitek egindako proiektuen estekak eta lortutako sariak hemen ikus ditzakezue.

Bide batez, ERASMUS+ proiektuetaz hitz egin dugu pixka bat eta, berriro ere, proiektuak aurkezteko ikasturte honetako epeak gogoratu nahi  dizkizuet:

  1. KA1 (Key Action 1: irakasleentzako prestakuntzarako den ekintza): martxoak 4
  2. KA2 (Key Action 2: ikastetxeen arteko lankidetzarako ekintza): martxoak 31

Horrelakoren bat prestatu nahi baduzue, ondoko aurkezpenean agertzen diren estekak/materialak interesgarria izan daitezke:

Ekintza honekin zalantzak argitu eta bide berriak irekitzeko aukera eman nahi genuen. Ea lortu dugun!


etwinning portal

El pasado lunes, 15 de Diciembre, 35 profesores y profesoras se reunieron en el Berritzegune de Leioa para conocer el funcionamiento de la plataforma eTwinning y explorar las oportunidades que nos ofrece en educación.

etwinning 1Actualmente contamos con bastantes
centros educativos que, o bien están participando en actividades y proyectos europeos, o les gustaría iniciar este tipo de acciones, en muchos casos como un complemento para reforzar su modelo plurilingüe, o porque quieren reforzar los idiomas a la vez que desarrollan la dimensión europea.
ETwinning es una plataforma segura y bastante sencilla para realizar proyectos de todo tipo entre centros educativos europeos. Se encuentra englobada dentro del Programa Erasmus+, pero a diferencia de otro tipo de proyectos europeos (las dos acciones principales de Erasmus+ abiertas a centros educativos, por ejemplo), no lleva asociadas subvenciones económicas, por lo que no conlleva ni la burocracia ni las dificultades de aquellos… Además, no está sujeto a plazos ni fechas concretas. Se puede empezar a trabajar en cualquier momento a lo largo del curso, con alumnado o sólo entre profesorado, con proyectos muy simples y cortos o largos y de mayor dificultad.  Tal vez, su flexibilidad y las diversas posibilidades de internacionalización del trabajo que hacemos en el centro sean sus características más destacables.

Además, aunque en este momento no podamos o no nos interese tomar parte en un proyecto, seguiríamos teniendo la posibilidad de participar en los foros del profesorado o en las pequeñas formaciones que ofrece la plataforma, una vez que hayamos completado el registro en la misma. etwinning 2

Nuestra ponente, Maite Elejalde, es embajadora eTwinning y profesora de inglés del colegio Virgen de la Guía HLHIko de Portugalete y ha conseguido 4 Sellos Europeos y dos Premios Nacionales por sus proyectos en eTwinning a lo largo de estos últimos años. El último, recién salido del horno, el Premio Nacional 2015 por el proyecto que nos presentó en el taller:  Booky’s Books for you. Felicidades !!! y gracias, Maite, por compartir con nosotros y nosotras tu experiencia. Creo que has conseguido despertar el interés y que a los y las participantes en el taller se les ocurrirán nuevas ideas para motivar a su alumnado y sacar más partido a su trabajo.

Aquí tenéis a vuestra disposición la presentación que utilizó Maite:

Podéis consultar aquí los proyectos realizados por Maite y los premios conseguidos.

Por otra parte, aprovechamos la oportunidad para comentar un poco los cambios aportados por el nuevo programa europeo, Erasmus+ y me gustaría recordaros de nuevo los plazos para la presentación de este tipo de proyectos:

  1. KA1 (Key Action 1: Acción para la formación del profesorado): 4 de marzo
  2. KA2 (Key Action 2: Acción para la colaboración entre centros):  31 de marzo

Si queréis presentar alguno de estos proyectos, os pueden interesar los materiales/enlaces que os ofrecemos en la siguiente presentación:

Esperamos que con esta iniciativa os hayamos aclarado dudas y/o os hayamos abierto nuevos caminos para ayudaros en vuestro trabajo.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: