b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

    • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
  • Kudeaketa

Irakasleen motibazioa (II)

Posted by pilaretxebarria on Abendua 17, 2015

Gaur izan dugu gai honi buruzko bigarren saioa gure Lidergo Mintegian. Begoñazpi ikastolako zuzendaria den Merkat Bernaola, ikastolako Administratzilearekin (eta kalitazteko arduraduna) lagunduta, etorri zaigu beren eredua erakusteko. Ideia interesgarri batzuk eman dizkigute gure lana jarraitzeko, mila esker. Hona hemen ekarpen hauen gako nagusiak:

Pertsonen kudeaketaren lau oinarri:

  1. Komunikazioa. Asetasunerako elemento garrantzitsu bat. Definitu behar dira komunikazio mota guztiak, bai formalak, bai informalak, zenbat era nolako batzarrak, nola  kudeatu aktak…
  2. Desenpeñoa. Ikastolako baloreak kontuan harturik, irakasleen konpetentzia profesionalak oso definituta daude eta, aldi berean, beren ebaluazioa ere. Ebaluazio honen helburua hobekuntza da eta hiru esparru ditu: autoebaluazioa, koebaluazioa eta kanpokoa. Bi urtetan egiten da.  Zuzendaritza Taldeak lortutako informazioa batzen du, konfidentzialtasuna bermatzen, eta irakasle bakoitzari bueltatzen zaio. Bestalde, Zuzendaria ere bere tratamenduaz arduratzen da eta, emaitzen arabera, irakasleari hobetzeko aukera ematen dio, laguntza eskaitzen, prestakuntza edo coaching bitartez. Ebaluazio hauetatik ere formakuntza planarako gaiak ateratzen dira. Eskolako kulturan barneratuta dago.
  3. Formakuntza plana. Printzipioa zera da: metodologiaren aldaketa pertsonengan oinarrituta dago. Ikastolak badu zehaztaturik zelan den bere eredu metodologikoa (Hezkuntza proiektuarekin bat) eta, handik abiatuta prestakuntza doa.  Prestakuntza pertsonalizatuta dago,  beti lotuta ikasgelako praktikarekin eta jarraipen zehatzarekin (hilero zuzendaritza arduratzen da). Prestakuntza-ibilbide batzuk diseinatuta daude, neurrira. Irakasle aurreratuei bultzakada ematen zaie, gero beren kideen artean “kutxatzeko” moduko pertsona bihur daitetzen.
  4. Errekonozimendua. Aurreko guztia kontuan hartuta,  erraz nabarmentzen dira zeintzuk diren pertsona aurreratuak eta ahalginak egiten dituztenak,  nori eman errekonozimendua. Klaseak hasi baino lehen bost minutu planifikatuta dituzte irakasle guztiak biltzeko, eta aprobetxatzen dira egunerokoak emateko,  espazioak banatzeko, informazio garrantzitsuak zabaltzeko…eta  jendearen ahalginak  eta batzuei errekonozimendu hau emateko ere bai. Bultzatzen dira irakasle berriztatzaileak, Zuzendaritzak indartzen du. Proeiktu buruei, lidergoa eramanten dutenei, opari bat egiten zaie.  Ikasturtearen amaieran irakasle guztien artean  bozketa bat egiten dute pertsona batzuei saritzeko.

Lauak era sistemikoan kudeatzen dira. Motibazioaren politika beti izan da zuzendari- lana delegatzea,  jendeari ardura pasatzea, baina ez “marroi” modukoa, baizik eta beti laguntza ematen era, azken finean, zuzendaritzak berak azken ardura hartzen.  Horretarako ere eredu bat sistematizatuta dago.

Motibazioa era konpromisua parekoak dira, ikastetxeko “kamiseta” jantzi behar da, nolabait militantzia puntu bat izatea eta klaberik handiena kalitate ereduan kokatzen da.

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: