b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

    • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
  • Kudeaketa

Irakurmena eta Bikoteka Irakurtzen

Posted by b08ingelesa on Iraila 30, 2016

iturria: scoop.it

iturria: scoop.it

Ikasturte berri bat hasi da eta Leioako Berritzegunean jarraitzen dugu, jo-ta-ke, idatzizko ulermenaz lan egiten. Irakurmena ikasketa guztietan eta edozein arlo/materiatan arrakasta lortzeko hain garrantzi handia duenez, ikastetxe gehienek beraien hobekuntza planetan sartu dute. Gure partez, lagundu nahi dizuegu zuek hasitako bidean eta horregatik, aurten ekintza ezberdinak eskeiniko dizkizuegu gai horren inguruan.

bikoteka-logo-testuaBikoteka Irakurtzen Programarekin jarraituko dugu . Gure hirugarren urtea izango da eta LHrako mintegia berriro antolatu dugu ikastetxe berriei zein aurreko urteetakoei biltzeko foro bat eskeintzeko.

Gogorarazi nahi dizuegu programa honetan irakurmenaz gain elementu garrantzitsu batzuk garatzen direla: ikasleen estrategiak, (eta horren ondorioz) autonomia eta autoestimua, familiaren inplikazioa, irakasleen eta ikasleen lankidetza…

iturria: youtube.com

iturria: youtube.com

Aurreko urteetan bezala, gure zonaldeko Programan dauden ikastetxe guztientzat saio orokor bat antolatu dugu eta Marta Floresek bideratuko du (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea_Grupo de Investigación sobre Aprendizaje entre Iguales, David Durán koordinatzailea). Saio hau, datorren asteazkenean, urriaren 5ean, 09:30etatik 13:30era izango da.

irudiaren iturria: ikasbideaekintzak.wordpress.com

Urriaren 5eko saioan IZENA EMATEKO klikatu estekan.

LHko Mintegian IZENA EMATEKO klikatu estekan.

 

Bestaldetik, ikasturte honen eskaintza borobildu nahi dugu  beste bi saio orokorrekin, edozein ikastetxeri irekita, irakurmenaren inguruko beste esperientzia ezagutzeko eta zailtasunetan sakontzeko:

  • Bigarren hiruhilabetean, ea posible dugun Isabel Solérekin kontatzea irakurketaren estrategiak lantzeko.
  • Hirugarren hiruhilabetean, esperientzia ezberdinekin elkartruke bat antolatuko dugu.

irakurketa-estrategiak

Espero dugu guztion ahaleginekin aurtengo lana emankorra izatea, GUK eta GURE IKASLEOK irakurketarekin ikasteko eta disfrutatzeko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: