b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

    • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
  • Kudeaketa

Zientzia Astea, aurten ere bikaina

Posted by pilaretxebarria on Azaroa 3, 2016

Atzo XVI. Zientzia Asteari hasiera eman zioten EHUko Paraninfoan. Aurreikusten da 6.500 ikasle inguru erakustokietan eta erakusketan pasatuko direla, beren irakasle batekin lagunduta. Ziur Bigarren Hezkuntzako gazte pilok disfrutatuko duten han aurkitzen diren esperimentuekin eta demostrazioekin. Ohiko txokoak izateaz gain, aurten sorpresa batzuk ere aurkezten dizkigute:

  • dinosaurio-erak-01Turiasaurus riodevensis dinosaurioa, Europako dinosaurorik handiena, Bizkaia Aretoan ikusteko aukera daukagu  azaroaren 27ra arte. Azaroaren 7tik aurrera bisita gidatuak antolatu dira, astelehenetik ostiralera, Lehen Hezkuntzako ikastetxeentzat eta partikularrentzat. Hain zuzen ere, ikastetxeen bisitak ordu erdikoak izango dira, eta 9:00, 10:00, 11:00 eta 12:00etan egin ahal izango dira. Partikularrentzako bisita, berriz, 18:30ean izango da. Bisita egin ahal izateko ezinbestekoa da izena ematea turiasaurus.otri@ehu.eus emailean.
  • transbordador-del-niagara-en-1916Leonardo Torres Quevedo, ingeniari unibertsala” izeneko erakusketa ikusi ahal izango da. Bisita orduak hauexek dira: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara; larunbatean, 10:00etatik 14:00etara; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara.
  • Zientzia Cluba: Umorea, musika, eta jakina, zientzia asko, erakargarria, atsegina eta entretenigarri. Hiru saio egingo dira: Bilbon (Bizkaia Aretoa), ostegunean, azaroak 3, 19:00etan; Gasteizen (Bibat Museoa), ostiralean, hilak 4, 19:00etan; eta Donostian (Kursaal), larunbatean, hilak 5, 19:00etan. Ez da izenik eman behar, baina kontuan izan leku kopurua mugatua dela.
  •  Hitzaldiak, erakusketak eta ibilbide didaktikoak. Oraindik plaza libre batzuk geratzen dira.

 Zatoz zientzara!!! 

Erantzun bat to “Zientzia Astea, aurten ere bikaina”

  1. gorkaazk said

    Reblogged this on Harpausoak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: