b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

Irlandesas Ikastetxea: I.Zientzia Azoka

Posted by pilaretxebarria on martxoa 23, 2018

Irlandesas ikastetxeak bere I. Zientzia Azoka antolatu du eta gonbidatu naute. Pozik joan naiz, beti halako ekimenak ikasleen motibazioa eta zientziarekiko atxikimendua lortzen dituztela iruditzen zaidalako. DBHko 1.mailako ikasleek beren 3D inprimagaiularen bidezko diseinuak aurkeztu dituzte, DBHko 2.mailakoek teknologian egindako etxebizitza adimenduak eta DBHko 3-mailan daudenek kristalizazio-lehiaketarako prestatu dituzten kristal zoragarriak. Unibertsitateko bi irakasle epaileak egon dira onena aukeratzeko eta ikastetxe osoko ikaslegoak bere botoa emateko aukera ere izan dute formulario digital baten bitartez.

Pena handia izan dut ez egotea ekimenaren bigarren zatian, oraindik jarduera pilo garatu direlako: “Firts Lego League” azokan parte hartzeko roboten aurkezpena, urari buruzko ikerketak, koheten lehiaketa eta  gehiago. Espero dut , behintzat, bideo batean ikustea. Momentuz, hona hemen nik egindakoa.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: