b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

    • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
  • Kudeaketa

Archive for the ‘Deialdiak’ Category

BIZIKASI EKIMENA (1. fasea: ikastetxe publikoak)

Posted by b08ingelesa on abendua 13, 2017


 

 

 

 

Hezkuntza Sailetik bidali zitzaizuen eskutitzan aipatzen zenez, ikastetxe guztietan Talde Dinamizatzailea eratuko da Zuzendaria, Ikasketa Burua, Orientatzailea edo Aholkularia eta Elkarbizitzan interesa duen beste irakasle batekin. Jazarpen kasuetan zuzendariak izango duen lidergoaren rola dela eta, bere presentzia ikastaro honetan ezinbestekoa da eta komenigarria ikusten da irakaslea ere etortzea, beharbada, lauron artean, holako gaietan esperientza gutxiago izango duelako. Ikastetxearen egoera ikusita, zuek erabakia hartu duzue. Gogoratu ikastaro honek, 10 ordukoa denez, ziurtagiria izango duela eta izena ematea derrigorrezkoa zen.

BIZIKASI ikastaro trinkoaren DEIALDIA

 

Gure partez, erreferentearen bitartez gonbidapena luzatu genizuen Taldearen beste kideren bat etorteko. Ahalik eta jende gehiago formatuta izatea egokia ikusten genuelako.

 

Zuen erantzuna eta partaideen kopurua ikusita, ikastaroaren egoitza aldatuko dugu. Berritzegunean egin ordez, leku honetan izango da:

CIFP tartanga LHII
(Lanbide Heziketa Institutoa)

Dirección: TARTANGA, 15
Ciudad: ERANDIO Código Postal: 48000
Provincia: VIZCAYA

Advertisements

Posted in Deialdiak, Informazioak, Prestakuntza, Uncategorized | Leave a Comment »

Plazas para la realización de cursos de idiomas en el extranjero. Alumnado de ESO y Bachillerato. Verano 2018 / Atzerrian hizkuntzako ikastaroak egiteko plazak. DBH eta Batxilergoko ikasleak. 2018ko uda

Posted by b08ingelesa on urria 24, 2017


irudia: closeteachers.com

Oferta de plazas para la estancia y realización de cursos en Irlanda, Reino Unido, Francia y Alemania, durante el verano, dirigidas a alumnado de 3° y 4º de la Educación Secundaria Obligatoria y de 1er y 2º cursos de Bachillerato matriculado en centros sostenidos con fondos públicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Cumplimentación de la instancia: del 24 de octubre al 23 de noviembre de 2017

Plazas para la realización de cursos de idiomas en el extranjero. Alumnado de ESO y Bachillerato. Verano 2018

**************************************************

Irlandan, Erresuma Batuan, krantzian eta Alemanian, egonaldi eta ikastaroak egiteko eskaintza, udan. Plaza horiek deitzen dira, EAEko funts publikoz sostengatzen diren ikastetxetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila ikasten duten ikasleentzat.

Aurre-eskabidea betetzea: 2017ko urriaren 24tik azaroaren 23ra

Atzerrian hizkuntzako ikastaroak egiteko plazak. DBH eta Batxilergoko ikasleak. 2018ko uda

Posted in Deialdiak, Informazioak | Leave a Comment »

Erasmus +: KA2 (ikastetxeen arteko elkarte estrategikoak). 2017ko deialdia

Posted by b08ingelesa on otsaila 20, 2017


logo-ka2

 

EUROPAKO ERASMUS+ KA2 (IKASTETXEEN ARTEKO ELKARTE ESTRATEGIKOAK) 2017ko DEIALDIAREN INFORMAZIO SAIOA.
(ESKOLA MAILA,  ez Lanbide Heziketakoa)
 Estatistika batzuk
 KA2 (ikastetxeen arteko elkarteak) ekintzaren ezaugarriak
 Kontuan izateko aspektuak
 Etwinning programaren aipamena
 Ikastetxe baten esperientzia. Oraindik zehaztu gabe.

BIZKAIAN: otsailaren 21a, asteartean, 10.00etatik 12etara. Leioako berritzegunean
Izena emateko: http://nagusia.berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php?codigo=1670BGNC55
Kokapena: https://b08leioa.eus/non-gaude-2/


SESIÓN INFORMATIVAlogo-erasmus SOBRE LA CONVOCATORIA 2017 DE LA ACCIÓN KA2 (ASOCIACIONES ESTRATÉGICAS ENTRE CENTROS ESCOLARES) DEL PROGRAMA EUROPEO ERASMUS+

(NIVEL ESCOLAR. No Formación Profesional)
 Algunas estadísticas
 Características de la accion KA2 (asociaciones entre centros europeos)
 Aspectos a tener en cuenta.
 Referencia al programa etwinning
 Experiencia de un centro, todavía sin concretar

En VIZCAYA: 21 de febrero, martes, de 10:00 a 12:00 en el Berritzegune de Leioa.
Para apuntarse : http://nagusia.berritzeguneak.net/es/actividades_detalle.php?codigo=1670BGNC55
Dónde estamos: https://b08leioa.eus/non-gaude-2/


 

Posted in Deialdiak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Leioako Berritzeguneko Jardunaldi Matematikoak

Posted by pilaretxebarria on azaroa 10, 2016


Pasa zen ikasturtetik ikastetxe desberdinetatik Gaitasun Matematikaz interesa iritsi zaigu. Hori dela eta, datorren azaroaren 24an Jardunaldia antolatu dugu izenburu honekin: Gaitasun matematikoa Heziberri markoan

 Bi ekintza izango dira: lehenengoan, ikasgelarako materialaren erabilerari ekingo diogu, bi talde desberdinetan: bata LHkoa, Txerra B03ko aholkulariarekin eta bestea BHkoa, Jose Manuel López Irastorza Berritzegune Nagusiko aholkulariarekin. Bigarren ekintzan Mateabentura LH eta BHren arteko esperientzia azalduko dute beren arduradunek

Guardar

Posted in Deialdiak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Zientzia Astea 2016

Posted by pilaretxebarria on urria 17, 2016


Zientziaren jakin-mina duzu? Orain zure aukera da! Zientzia Astea berriro datorkigu, urtero bezala, Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik,  adin guztietako pertsonek zientzia ikusi, entzun, sentitu eta horretaz berba egiteko. Tailerrak, erakustoki zientifikoak, ibilbide didaktikoak, erakusketak, lehiaketak, janari-dastatzeak, irteerak, bisita gidatuak eta hamaika gauza gehiago aurkituko dituzu Bilboko Bizkaia Aretoan, Donostiako Kursaalen eta Vitoria-Gasteizko Bibat Museoan, azaroaren 2tik 6ra bitartean, XVI. Zientzia Astean.

Gaur bertan, astelehenean, 17an,   Zientzia Astean antolatzen dituzten eskola bisitak izenemateko epea hasten da. Era berean, modu partikularrean tailerrak edo ibilaldietan parte hartu ahal duzu.logo_esp

Posted in Deialdiak, Informazioak | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Berriro martxan Eskolen arteko Lankidetza Proiektuak

Posted by pilaretxebarria on urria 6, 2016


 theme.kaioa.logo.alt
Aurten ere Berritzegune Nagusiak “Eskolen arteko Lankidetza Proiektuak” ekimena luzatzen digu. Hau Hezkuntzatik DBHra parte hartzeko aukera dugu proiektu desberdinetan, aproposak konpetentzia ugari lantzeko, bai zeharkakoak, bai arlokoak, gure ikastetxeetan bertan edo beste batuzekin bat, lankidetzan.
Proposamenak:

Posted in Baliabideak, Deialdiak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Inklusibitate Jardunaldia

Posted by b08leioa on otsaila 19, 2016


Datorren martxoaren 4an Inklusibitate Jardunldia Berritzegunean iango da.

Izena emateko hona hemen esteka.

 

Inklusibitate Jardunaldiak Kartela2016

Posted in Deialdiak, Informazioak, Prestakuntza | Leave a Comment »

Jardunaldi Digitalak 2016

Posted by pilaretxebarria on urtarrila 13, 2016


 Pasa den abenduan Begoña Garamendik eskutiz bat bidali ziela ikastetxe guztiei, informazio batzuekin. Hauetariko bat  Sare_Hezkuntza programaren prestakuntza izan zen, egungo ikaskuntza prozesuetan konpetentzia digitalaren garrantzia azpimarratuz eta, aldi berean, irakaslearen konpetentzia digitalaren markoa eraginkorra lortzeko baliabideak aipatuz.

2020 urtean ikastetxeek Sare_Hezkuntza programan integraturik egon beharko dute. Hortaz, prozesua arrakastatsua izateko beharrezkoa da irakasleen prestakuntza planifikatu eta ziurtatzea. Hau kontutan izanda, gure ohiko Jardunaldi Digitalak antolatu ditu gai hauei zuzenduta: “Sarehezkuntza” programan sartzeko ikastetxearen ibilbidea eta honi dagozkion irakasleen gaitasun digitalak.

Jardunaldiak datorren 2016-01-21an izango dira. Programaren arduraduna (Mikel Agirregabiria) eta IKT prestakuntzaren koordinatzailea (Xabier Mujika)  Hezkuntza Sailaren proposamena azaltzera eta zalantzak argitzera etorriko zaizkigu. Aldi berean, partehartzaile guztion arteko eztabaida positiboa sortu nahi dugu.Hona hemen programa eta Izenematea:

Jardunaldi Digitalak 2016  Jornadas Digitales 2016

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

HEZIBERRI: : B08ren prestakuntza-moduloak

Posted by pilaretxebarria on Iraila 15, 2015


HEZIBERRIren jezarpena dela eta,   Leioako Berritzegunekideok euskal plangintzak bultzatzen duen metodologia (gaitasunak, problema-egoerak, ebaluazioa…) gaitzat hartu ondoren, prestakuntza-modulo batzuk antolatu ditugu.
Sites honetan materiala kokatzen joango gara (gure b08 atarian ere estekaturik).  Beti bezala, Bgunearen ibilbidea jarraituz, ahalik eta praktikoarenak egiten saiatu gara; ikasgelan esperimentatutako adibideekin eta irakasleek beren egoera garatzeko lehenengo pausoetan orientatzen.
Moduloak ikastetxean bertan garatzeko interesatuta baldin bazaudete, gurekin kontaktuan jarri besterik ez duzue egin behar.

Posted in Baliabideak, Deialdiak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Jardunaldi Digitalak 2014

Posted by pilaretxebarria on azaroa 4, 2014


Eta gainean ditugu berriro, bai, gure Jardunaldi Digitalak. Non gaude?, nora goaz?…digitaltasunak garai honetan ekartzen dizkigun zalantzak eta erronkak berriak, hau izango da gure gai nagusia. Horretarako Maite Goñik planteatuko du bere ikuspuntua, gero denon artean, mahai inguru bat sortzeko eta pil pilean daudenaz eztabaidatzeko.

Jardunaldietan ere bi ikastetxeko esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu: alde batetik Bilboko Ave María ikastetxea bere “Tablet” proiektuarekin eta, bestetik, Urdaneta Ikastetxeak erakutziko digu  3D inprimagailu baten bidez zer egiten duten.

Izenematea irakita dago, betiko sistema erabiliz, hau da, Berritzeguneak.net web-orriaren bitartez.

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »