Irlandesas ikastetxeak bere I. Zientzia Azoka antolatu du eta gonbidatu naute. Pozik joan naiz, beti halako ekimenak ikasleen motibazioa eta zientziarekiko atxikimendua lortzen dituztela iruditzen zaidalako. DBHko 1.mailako ikasleek beren 3D inprimagaiularen bidezko diseinuak aurkeztu dituzte, DBHko 2.mailakoek teknologian egindako etxebizitza adimenduak eta DBHko 3-mailan daudenek kristalizazio-lehiaketarako prestatu dituzten kristal zoragarriak. Unibertsitateko bi irakasle epaileak egon dira onena aukeratzeko eta ikastetxe osoko ikaslegoak bere botoa emateko aukera ere izan dute formulario digital baten bitartez.
Pena handia izan dut ez egotea ekimenaren bigarren zatian, oraindik jarduera pilo garatu direlako: “Firts Lego League” azokan parte hartzeko roboten aurkezpena, urari buruzko ikerketak, koheten lehiaketa eta gehiago. Espero dut , behintzat, bideo batean ikustea. Momentuz, hona hemen nik egindakoa.
“Zientzia Klip” bideolehiaketa Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ekintza da. Ekimenak, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak, Naukas eta The Big Van-en laguntzarekin gauzatzen da urtero eta gazteek sortutako, diseinatutako eta ekoiztutako zientzia-dibulgazioko bideoak saritzea du helburu. Sariak irailean ematen dira eta haien artean gure zonaldeko bik irabazi zuten:
Aldi batetik, taldeko modalitatean, Gaztelueta Ikastetxea. Javi Mendía eta beren ikasleak Pablo Eléxpuru, Gabriel Ibarra eta Guillermo Hurtado (Gaztelueta Ikastetxea, Leioa) nanoteknologia gaia izanda. Zorionak!!!
Beste aldetik, norbanako modalitatean, Jado Ikastetxeko ikaslea den Aida de los Ríosek, Erlatibitate teoria kontatzen digu bere ekoizpenaren bidez. Bikaina!!!
Gaur, Vizcaya Ikastetxeak gonbidaturik (mila esker), Tom Rudmik eta bere anaia Andy entzuteko aukera izan dugu. Tom Rudmik Albertako eMaster´s Academy ikastetxeko fundatzailea da, Haur Hezkuntzatik Batxilergora ematen duen eskola pribatua, beti Kanadako hezkuntz ranking-aren lehenengo postuetan kokatuta. Aldi berean, Profound Learning Institute (PLI) institutuko zuzentzailea, non bere hezkuntz ereduaren oinarriak eta ikerketak garatzen diren eta berak kaleratutako liburu batean – Becoming Imaginal -islatuta dago.
“Ikaskuntza Sakona” eredu honen oinarriak hurrengoak dira:
Hezkuntza ez da zertan aldatu behar, eraldatu baizik. Eradalketa honek etorkizuneko begirada behar du, liderrak behar ditu, etorkizuneko sortzaileak
Ikasle guztien arrakasta. Ranking-ek ez dute demostratzen ikastetxe ona dela, baizik eta azterketak egiteko oso ikasle prestatuta daudela.
Hezkuntz Sistemak ez du hobespenik behar, sistema berria baizik
Hezkuntza pertsonalizatuta, ikaslearen trebetasunetan oinarrituta eta ez beste aldagai klasiko batzuetan, hala nola, adina, ikas-denbora trinkoak, ordena eta kontrola autoebaluazioaren ordez…eta batez ere, teoria zaharretan oinarrituta eta ez egungo neurozientziaren aurkikuntzetan.
Zein da hezkuntzaren arazoa? erantzuna argia: bat ere ez, beste gizarte baterako diseinatuta zegoelako eta, zentzu honetan, oso ondo funtzionatzen du. Baina, ezaguera 8 hilabetez bikoizten den gizarte batean, sormena eta berriztapena sustatzen dituen batean, sistema obsoletoa geratu da. Berriztu, asmatu, sortu…hau ez da lan egiten ikastetxeetan.
Zeozer obsoletoa dela esateak ez du hobetzen, baina ez du obsoletoa egiten. Irudimenezko liderrek obsoleszentzia sortzen dute, dagoena hartuz, gauza berri bat sortzen dute, prototipoen bidez.
Bere ereduaren prototipoan, ikasleei bere ikaskuntza kontrolatzeko tresnak ematen zazkie, kurrikuluma eraldatuta dago haiei begira, ikasleek hobeto ulertzeko, ikas-bilduma bezala; ebaluazioa hazkundearen prozesua da; ikas-proeiktuen bidez lan egiten dute, proiektuak benetako abenturak dira, ikasleen emozioekin kontektatzen dira eta guzti hau ikasleen garapen pertsonalaren bila.
Irakaslea esperientzien diseinatzaile bihurtu da. Ikasgela bakoitzean 70 ikasle eta 3 irakasle daude. Proietu-abentura bakoitzak ataza desberdinetan banatuta dago eta ikas-mapa propioa du. Ikasleak talde kooperatiboetan lan egiten duen arren, askatasuna du bere ikas-erritmoa jarraitzeko. Irakasleak ikasle edo talde batek laguntza behar duela ikusten duenean, indar-tallerrak antolatzen ditu.
Diseinu ona egiteko 3 gako: pertsonengan ezanguratsua den batekin kotektatzea, aukera desberdinak ematea eta errutinak apurtzea.
Pasa den apirilean ElHuyarreko Zientzia Azoka garatu zen Bilbo Zaharreko enparantza nagusian. Han ikastetxe batzuk atera ziren irabazle, ospatzen diren beste ekimen batzuetan parte hartzeko. Lauaxeta eta Lauroko ikastolak hauetariko bi ziren eta Galiciencia Azokan parte egin dute. 74 partaitzaileen artean, gure Lauroko neska mutilek – “Betabot taldea” – Amaia Perez Etxebarria bere irakasleakin lagunduta, lortu dute lehenengo postua, sari nagusia. Zorionak!
Ikerkatea- proiektua “Hezkuntzan komunikazio-kanalak irekiz” deitzen da. Lauroko hezkuntza hobetzeko helburua duen aplikazio bat garatu dute, ikasleen eta irakasleen arteko komunikazioa errazten duen softwarea sortu dute. Ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen da, eta autismoa duen ikasle batekin probatu zuten.
Ez da Lauro Ikastolako ikasleek sari bat lortzen duten lehenengo aldiz. Pasa den martxoaren 26tik 28ra Bartzelonan ospatu den XVI Exporecerca-n bere ikaslea Beñat Insunza Lauzirikak hiru sari jaso ditu estatuko ikerketa gaztearen erakustoki honetan.
Atzo 2015ko Zientzia Astearen edizioak bere ateak ireki zituen EHUko Bizkaia Aretoan. Urtero bezala, lehenengo zita honetara ezin izan nuen faltatu ikasleen eta irakasleen ilusiozko aurpegiak ikusteko, onena, zalantzarik gabe. Eta han denbora zoriontsua eman nuen erakustoki guztietatik pasatzen, den dena arakatzen eta hainbat irakasle ezagunekin berba egiten. Primeran. Asteburuan ez dakizu zer egin? Ba, zoaz bisitatzera, ez zara damutuko.
Pasa den 8an, Leioako Berritzegunea sariak emateko eszenatoki bihurtu zen. IKTen alorreko heldutasun-eredua an sartuta dauden Getxo eta Leioako zonaldeko ikastetxeak hurbildu ziren diploma bat hartzera, egindako beren lan bikainagatik. Zorionak eta aurrera!
Aurtengo Zientzia astea martxan dabil. Kiribil logaritmikoa irudiarekin, erakustokiak, tailerrak, ibilbideak eta abarrekoak berriro datozkigu, baita zuen ikasleekin joateko aukera ere. Izenematea gaur bertan irekita dago. Informazio osoa: Zientzia Astea 2015.
Ikasturte honetan, ekitaldearen egoitzak aldatu dira, adi!:
Paraleloki, Zientzia Club-a ere garatuko da bere bigarren aldiz. Han EHUko ikertzaileen eskutik, hiru hitzaldi ludiko eta dibulgatzaile entzuteko aukera izango dugun. Azaroaren 5ean Gasteizen, 6an Bilbon eta 7an Donostian egingo dira berbaldiok.
Eta kontutan hartu bi lehiaketa hauek:
Matematikarien erretrato alfabetikoak. Lehiaketa honetan matematika arloko pertsonaia baten erretratu alfabetikoa idatzi behar da. Adibide batzuk. Epea urriaren 1ean hasi eta azaroaren 1ean amaituko da. Liburu-sortak egongo dira opari!
Geologiari buruzko argazki-lehiaketa klasikoa hau VII. edizioan dugu . Gaia geologiaren edozein adarrekoa da eta edozein Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Ikastetxetako ikasleek parte har dezakete. Sariak diplomak eta mendiko arropa erosteko bonoak izango dira.
Pasa diren ikasturteetan bezala eta metodologia berriztatzaileen jezarpenaren bidea jarraitzen, aurten ere Leioako Mesedetako Andra Mari ikastetxeak Zientzia arloa aukeratu du bere berriztapen- proiektua aurrera eramateko: ” Zientzia ikastetxean ikasten eta irakasten”. Proiektua HHtik DBHra garatu da eta ekainaren 12an bere emaitzak ikusgai geratu dira Zientzia Azoka batean, non ikasleek egindako ekoizpen guztiak erakusteko aukera izan duten.
Azoka, Eskola komunitate osoari zuzenduta, ez zen bakarrik toki zabaletan garatu (Gimnasioa, areto nagusia…), baizik eta ikastetxe osoko guneak prest zeuden bisitariari Zientzia munduan murgiltzeko. Hormak, pasalekuak eta ikasgelak guztiz apainduta eta ikasleen lanez beterik (horma-irudiak, denbora-lerroak, “lap-books”…) Txikienek Unibertsoa ekarri dute euren ikasgelara (marrazkiak, mikrounibertsoen maketak, astronauta janzteko aukera, “foto-call”, planetario txikia, errealitate aregotuari buruzko planetak…). LHko ziklo bakoitzak zientzalari baten “asmakizunak” lan egin ditute (Galileo, Arkimedes, Leonardo, Grahan Bell…) eta DBHkoek osasuna eta kimikari buruzko demostrazioak erakusketara ekarri dizkigute.
Mila esker irakasle guztieei egin duten ahaleginagatik.