b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Kategoriak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

    • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
  • Kudeaketa

Archive for the ‘Sailkatugabeak’ Category

Zorionak

Posted by pilaretxebarria on abendua 18, 2015


 

 

 

 

 

 

Posted in Sailkatugabeak | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Urtea bukatzen da

Posted by pilaretxebarria on abendua 21, 2011


Lehenengo hiruhilabetea ti-ta batean pasatu da, ea konturatu gabe. 2011 urtea egun batzuk barru bukatuko da beste bati bidea emateko. Denok oporren zain gaude, merezi dugun atsedenaldia disfrutatzeko irrikan eta pilak berpizteko gogoarekin. 

Egon garen irakasle eta lankide guztiei bihotz bihotzetik:

Eguberri on (“line”) eta zoriontsua opa nahi dizuegu

Posted in Sailkatugabeak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Atzerapen pixka batekin….zorionak irakasleak!

Posted by pilaretxebarria on abendua 2, 2011


Pasa den 27an “Irakasle-eguna” izan da eta YouTubean aurkitutako bideo hau ospatzeko aproposa dela pentsatu dut:

Posted in Sailkatugabeak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

IRALEn matrikula-epea: otsailaren 14tik 25era

Posted by b08leioa on otsaila 14, 2011


 2011-12 ikasturterako IRALErako eskaerak egiteko epea ireki da. 

Aurten ikastaro guztietarako deialdi eta matrikula-epe bakarra izango da.
Iaz eskainitako ikastaro guztiak eskaintzen dira, baita sortu berri zirenak ere (R300, R400, R500, R600, R700…) 

 

IKASTARO MOTA:

·   Udako ikastaroak: izan EGA-HE2ra artekoak edo hortik gorakoak

·   Irakastorduz kanpoko ikastaro guztiak (liberaziorik gabekoak alegia), izan EGA-HE2ra artekoak edo hortik gorakoak. Besteak beste:

        H100 eta 200

        H400 eta I ikastaroak


·   Irakastordu barneko ikastaroak (hots, liberazioa dutenak): 

–    HE1 eta HE2erainoko ikastaro trinkoak  

  HE2tik gorakoak

R300 (hizkuntza-gaitasuna sendotzeko)

R400 (Euskal ikasmaterialak (digitalak) sortzea

R500 (Ahozko konpetentzian sakontzeko estrategiak)

R600 (Euskal kulturaren ikuspegia lantzea)

R700 (Glotodidaktika lantzea)

     

Informazio gehiago hemen

 



Posted in Sailkatugabeak | Leave a Comment »

Asimovek esaten zuen…

Posted by b08leioa on abendua 21, 2010


Hurrengo bideoak 22 urte ditu. Asimovekiko elkarrizketa bat da eta futurismoa egiten da. Asimovek asmatzen eta dibagatzen du etorkizuneko ikaskuntzari buruz  eta konputagailuaren ezinbesteko papera azpimarratzen du irakaskuntza pertsonalizatuaren bideratzaile moduan ikusiz.
Bideoan agertzen diren ideia batzuk beteta daude, besteak laster ote? Zergatik ez?
 Informazio-iturria: Amazings

 

Posted in Sailkatugabeak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Hizkuntza Komunikaziorako Gaitasuna irakasgaietan lantzeko atazak/ Tareas para trabajar la Competencia en Comunicación Lingüística en las materias de Secundaria

Posted by b08leioa on abendua 17, 2010


Pilar Etxebarria gure lankideak Hizkuntza Komunikaziorako Gaitasunaren dimentsioak lantzeko atazen zerrenda landu du Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Interesgarria eta, batez ere, erabilgarria suertatuko zaizuela uste dugu. Nuestra compañera Pilar Etxebarria ha elaborado un documento con tareas adecuadas para trabajar las dimensiones de la Competencia en Comunicación Lingüística tanto para Ed. Primaria como Secundaria.

Posted in Sailkatugabeak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Ikasbloggers Taldea gure Berritzegunean bildu da

Posted by b08leioa on abendua 16, 2010


Gaur ikasturtearen lehendabiziko bilera garatu dugu gure Berritzegunean. Irakasle eta aholkulari berriak jaso ditugu oso gustora eta,  nahiz eta gaiordena ondo definituta ez egon, ideia-txaparrada polita izan dugu. Hurrengo bileran  Uribe Kosta   BHInstitutoan izatea erabaki da bere esperientzia zuzenean eta ikastetxean bertan ezagutzeko.
 Akta gure wikian -Acta de la última reunión de Ikasbloggers

 

http://picasaweb.google.com/s/c/bin/slideshow.swf

Posted in Sailkatugabeak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Europar proiektu deialdia atera da – Convocatoria para Proyectos Europeos

Posted by b08leioa on abendua 14, 2010


Europar Proiektuak eta bekak eskatzeko deialdia eskura duzue hemen  ( http://www.hezkuntza.net   ).

Urtero bezala ikastetxeetako guztiok (irakasleek, ikasleek, gurasoek…)  aukera ederra duzue beste eskoletakoekin harremanetan jartzeko, elkarlana egiteko eta  hizkuntzak eta europar dimentsioa garatzeko. Momentu honetan, zer egiten ari zarete eskolan? Curriculumari buruzko zerbait interesatzen zaizue? Arazo, kexka, interesaren bat duzue?  Lana batzuen artean egiten denean emankorragoa suertatzen da. Edo banakako laguntza interesatzen zaizue? Eta Hizkuntz laguntzaile bat eskatzen badugu…? Aukera anitzak daude, beraz…

       Anima zaitezte!

Badakizue laguntza, aholkularitza, edo formakuntza behar izatekotan hemen nauzuela. Nirekin harremanetan jartzeko…

Loli Vázquez,

b08ingelesa@gmail.com


Ya está disponible la convocatoria de proyectos y becas europeas en el este enlace ( http://www.hezkuntza.net )

Como cada año, la Comunidad Escolar (profesorado, alumnado, familias…) tiene una magnífica oportunidad para establecer relaciones con otros centros europeos, para trabajar juntos,  para desarrollar la dimensión europea y aprender o practicar otras lenguas.  ¿Qué estáis haciendo en este momento en el colegio? ¿Hay algún tema del currículo que os interese desarrollar especialmente? ¿Hay algún problema, preocupación, interés particular? El trabajo compartido entre varios es mucho más enriquecedor. ¿Tal vez os interesaría  una beca individual, o una visita a algún centro europeo?  ¿Y si pidiéramos un o una asistente lingüística…? Los programas europeos os ofrecen un sinfin de posibilidades, así que…

 

        ¡Animaos!

Si necesitáis ayuda, asesoría, formación… sabéis que podéis contar con mi ayuda. Para contactar conmigo…

Loli Vázquez, 

b08ingelesa@gmail.com

Posted in Deialdiak, Sailkatugabeak | Leave a Comment »

Mila esker irakasle guztiei

Posted by b08leioa on azaroa 10, 2010


Jardunaldi digitalean parte hartu duten irakasle guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu. Hurrengora arte!

 

http://picasaweb.google.com/s/c/bin/slideshow.swf

Posted in Sailkatugabeak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Jardunaldi Digitalak 2010

Posted by b08leioa on azaroa 9, 2010


 

Asteazken 10ean Jardunaldi Digitalak izango dira. Besteetan bezalaxe ikuspegi praktiko batetik eratuta daude. Goiko hegalean egitaraua azter daiteke eta aldi berean izena ematea.

 

 

Posted in Sailkatugabeak | Leave a Comment »