b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

Posts Tagged ‘arazo-egoera’

Arazo-egoera batetik abiatuta ikas-sekuentzia bat egingo dugu.

Posted by Ana Basterra Cossío on martxoa 23, 2018


Atzo, martxoaren 22an, Leioako Berritzeguneko aholkulariok  Barandiaran institutuan Marko orokorra moduluari buruzko formakuntzaren bigarren saioa esparruka egin genuen.

Pilar Etxebarria Zientzia eta Teknologia eremukoa arduraduna izan zen eta ni neu Gizarte eta Hizkuntzakoa.

Saio honetan Programazio didaktikoaren II. eranskina era zentzudun batean nola betetzea ikusten egon ginen. Irakasle batzuek  arazo-egoerak eta ikas-sekuentziak eginda zeuzkatenez, nik saiorako irakurrita neuzkan eta iradokizun batzuk hobetzeko egin nizkien. Beste irakaske batzuek arazo-egoera hauek klasean aplikatu eta ebaluatu dituzte eta besteek hasierako mailan zeuden.

Hau da erabilitako diapositiben aurkezpena:



Carpeta-Azul-86230

 


Hurrengo saioan egingo duguna:

  • Ikasgelan aplikatu diren arazo-egoerak eta ikas-sekuentziak komunean jarri.

  • Arazo-egoera eta ikas-sekuentzia berriak ikusi eta beharra badago guztion artean hobetzen saiatu.

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , , , , | Leave a Comment »

Gure ikas-sekuentziak hobetzeko eta aberasteko ideiak.

Posted by Ana Basterra Cossío on otsaila 22, 2018


Atzo Erandio Ikastetxera joan nintzen Gizarte eta Hizkuntza eremuko irakaslegoari formakuntza saio bat ematera. Iaz Heziberri-ri buruzko prestakuntza jaso zuten, eta Canvas bat erabiltzen, irakasle bakoitzak bere jakintzagaian arazo-egoera batetik abiatuta ikas-sekuentzia bat diseinatu zuen.

Aurten egindako ikas-sekuentziak emailez bidali zizkidaten eta hobetzeko proposamenak egin nizkien. Atzo egindako saioan  irakasle bakoitzak bere ikas-sekuentzia aurrean izaten ikas-sekuentziak hobetzeko eta aberasteko proposamen desberdinak egin nituen. Batera haien sekuentzia didaktikoan aldaketak egiten egon ziren.

Mementuz epe bat utzi diet behin  betiko ikas-sekuentziak egiteko.

Jarraian erabili nuen diapositiben aurkezpena eskuragarri daukazu.



 

Posted in metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , , , | Leave a Comment »

Heziberri Gizarte eta Hizkuntza eremuan

Posted by Ana Basterra Cossío on abendua 23, 2016


Irudiaren iturria

Irudiaren iturria

Abenduaren 14 eta 21ean Sestaoko Saturnino de la Peña institutuan egon naiz Heziberriri buruzko prestakuntza ematen. Sestaoko Berritzeguneko Maria Jesús Torre aholkulariarekin prestakuntza hau antolatu dut.

30 irakasle egon dira bi saio hauetan.

Prestakuntza arazo-egoera bat garatzera zuzenduta egon da irakasleek urteko programazioan arazo-egoera bat diseinatu behar dute eta.

  1. saioan ikusi duguna

  • Ikastea: zer da?
  •  Betiko metodologia eta metodologia eraginkorra
  •  Curriculumaren oinarrizko gaitasunak
  •  Ikasle konpetenteen ezaugarriak
  • Oinarrizko gaitasunak lantzeko, zer egin dezaket?
  • Ataza: definizioa. Ataza motak
  • Atazaren eta jardueraren arteko aldeak
  •  Ikasgelan lantzen diren atazen ereduak. Arazo-egoerak
  • Proiektu baten egitura
  •  Ikasgelan landu eta ebaluatu diren proiektuak

  1. saio honetan amaitu genuen praktika bat egiten. Irakasleek ikas-sekuentzia bat analisatu behar zuten eta ikas-sekuentziaren jarduera bakoitzean zein konpetentzia lantzen diren ikusten egon ginen.

    Fuente de la imagen

    Iturriaren irudia

    Dokumentuak


2. saioan ikusitakoa

  • Hausnarketa laburra, umore pixka batekin

  • Nola ebaluatzen dugu?

  • Konpetentziak ebaluatzea eta Ikasgelan beste era batean lan egitea

  • Ebaluazioaren planifikazioa

    -Zer ebaluatu dezake irakasleak? Eta zer tresnarekin?

    -Nola konturatzen da ikaslea ea ikasten duen ala ez?

    -Elkarren arteko ebaluazioa

    -Eta irakaslearen autoebaluazioa?

    -Eta ikasleek irakasleari egindako ebaluazioa?

  • Lorpen-adierazleak eta landutako konpetentziak

Jarraian, praktika bat egin genuen: bi ikas-sekuentzien egitura eta elementu komunak zeintzuk diren esan genuen.

Fuente de la imagenDokumentua

Irakasleek arazo-egoera bat diseinatzen  amaitu genuen.

Jarraian, erabili genuen antolatzaile grafikoa

txantiloia

Fuente de la imagen txantiloia

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , , , , | Leave a Comment »

Hobekuntza eta aldaketaren beharra zehazteko Ikastetxeko paisaia egiten

Posted by Ana Basterra Cossío on Iraila 12, 2016


Irudiaren iturria

Irudiaren iturria

HOBEKUNTZA ETA ALDAKETAREN BEHARRA ZEHAZTEKO IKASTETXEKO PAISAIA EGITEN

Barandiaran Ikastetxea BHI (Leioa) Gizarte eta Hizkuntza eremuko irakasleei zuzendutako aholkularitza eta prestakuntza zehazteko dinamika.

 

 

 

This slideshow requires JavaScript.

 

0

-Benetazko beharra sentitzen dut?

-Zergatik aldatu behar dut?

  1. Ahaleginak eginda ere, zerbait falta zaigu ikasle guztiei heltzeko.

  2. Ebaluazio Diagnostikoaren emaitzak eta egindako lana (Hobekuntza Plana etab) ez datoz bat.

  3. Gure lanak/errebalida edo dena delakoa gainditzeko bideratuta egon beharko du???

  4. Koordinazio gehiago behar dugu herriko eskolekin.

1

-Nire materiaren curriculuma irakurri dut?

-Ikasgelako lanean  konpetentziak buruan dauzkat?

-Edukiak eta ebaluazio-irizpideak ezagutzen ditut?

  1. Ezagutu bai

  2. Konpetentziak barneratuta bai

  3. Ebaluazio irizpideak

2

-Ikasgelan egiten dudan lanari buruzko hausnarketa egiten dut?  (baliabideak, metodologia, aniztasuna, ebaluazioa,…)

-XXI. mendeko ikasleei erantzuteko, nire lana hobetzen saiatzen naiz?

Ikasturtea hasi baino lehen bai egiten dugu hausnarketa egingo dugunari buruz, baina, ikasleak ezagutzen joaten garen heinean egokitzapenak eta moldaketak egiten ditugu, baina, hau ez dago beti lotuta emaitzekin.

3

-Ikasturtea amaitzean ikasgelan  konpetentziak lantzeko  material eta baliabide hobeak  bilatzen  ditut?

– Erabiltzen ditudan materialak analisatzen eta hobetzen saiatzen naiz?

  1. Bilatzen ditut? amaieran??? Ez!

  2. Erabiltzen ditudan materialak aztertzen eta hobetzen saiatzen naiz

4

  1. Nire lana hobetzeko bideak bilatzen ditut (Bai)

  2. Baliabideak non aurkitu ditut? Internet-en batik bat

  3. Departamentuko lankideekin baliabideak konpartitzen ditut? Ez beti (maila berekoak bai baina lankide guztiekin ez)

  4. Sarean beste kideekin konpartitzen ditut? Ez

5

  1. Zein prestakuntza jaso dut? Ikastaroak, urteroko prestakuntza.

  2. Teoria praktikarekin bat zetorren? Normalean oso teorikoak.

  3. Nire lana hobetzeko baliogarria izan da? Bai, beti ikasten da zeozer.

  4. Hemendik aurrera ze prestakuntza behar dut?

  • Teknologia berriak modu esanguratsuan erabiltzeko prestakuntza (zailtasun handia: ikastetxeko sareak dituen mugak)

  • Prestakuntza eduki badaukagula uste dugu, baina, falta zaiguna da denbora batzartzeko, hausnarketa egiteko, eta koordinatzeko.

6

  1. Ikasleek atazen bitartez lan egin dute? Noizean behin

  2. Beste pauso bat aurrera egin dugu eta gai bat proiektu baten bitartez lan egin dugu? Bai

  3. Diziplina arteko proiektu bat aurrera eraman dugu? Bai

  4. Zeintzuk izan dira indarrak eta ahuleziak? Indarrak: Ikasle askoren jarrera posotibo eta lan bateratua. Ahuleziak: proiektuen arabera desberdinak izan daitezke: denbora gutxi batzartzeko eta koordinatzeko; familien inplikazio eskasa; ikasle batzuen jarrera negatiboa.7

  1. Zein material sortu dut? Proiektu/ ikasgai desberdinetarako atazak

  2. Materialak lan egin dira klasean? Bai

  3. Euskarri digital batean egin dut? Bai

  4. Materialak Sarean konpartitu ditut: Bai, Google Drive-n

separadora

Irudiaren iturria

Irudiaren iturria

Ikasturterako proposamen zehatza

-Arbela digitala departamentu bakoitzean erabiltzeko ideiak eta baliabideak

-Ataza digitalak ikustea eta ekoiztea ikasgelan aplikatzeko eta ebaluatzeko.

Oso inportantea: “Metodologia aktiboa”  eta “ebaluazioa ekitateari begira” atalak birpasatu behar dira (Heziberri markoarekin lotutako prestakuntza)

Ataza digitalak:

  • Ikerketa lana: Diapositiben aurkezpena eta Slideshare eta ISSUU aplikazioak ezagutu

  • Lan bat aurkezteko aplikazioa (Smore)

  • Kortxo digitala: zertarako erabili (Padlet)

  • Istorio digitala egiteko aplikazioa (PhotoPeach). Ideiak eta ereduak

  • Abatar bat sortzeko Voki aplikazioa. Zertarako erabili

  • Denborazko lerroa egiteko aplikazioa (Dipity). Orientabideak eta ideiak…

Zer iruditzen zaizue??

Posted in Baliabideak, Prestakuntza, Uncategorized | Laburpen hitzak: , , , , , , | Leave a Comment »