b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

    • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
  • Kudeaketa

  • Advertisements

Posts Tagged ‘azoka’

Irlandesas Ikastetxea: I.Zientzia Azoka

Posted by pilaretxebarria on martxoa 23, 2018


Irlandesas ikastetxeak bere I. Zientzia Azoka antolatu du eta gonbidatu naute. Pozik joan naiz, beti halako ekimenak ikasleen motibazioa eta zientziarekiko atxikimendua lortzen dituztela iruditzen zaidalako. DBHko 1.mailako ikasleek beren 3D inprimagaiularen bidezko diseinuak aurkeztu dituzte, DBHko 2.mailakoek teknologian egindako etxebizitza adimenduak eta DBHko 3-mailan daudenek kristalizazio-lehiaketarako prestatu dituzten kristal zoragarriak. Unibertsitateko bi irakasle epaileak egon dira onena aukeratzeko eta ikastetxe osoko ikaslegoak bere botoa emateko aukera ere izan dute formulario digital baten bitartez.

Pena handia izan dut ez egotea ekimenaren bigarren zatian, oraindik jarduera pilo garatu direlako: “Firts Lego League” azokan parte hartzeko roboten aurkezpena, urari buruzko ikerketak, koheten lehiaketa eta¬† gehiago. Espero dut , behintzat, bideo batean ikustea. Momentuz, hona hemen nik egindakoa.

Advertisements

Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »