b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

Posts Tagged ‘deialdia’

STEAM proiektuen deialdia

Posted by pilaretxebarria on apirila 11, 2018


Aste Santua baino lehen, 2018-03-19an, proiektuen deialdia atera da eta apirilaren 19an bukazten da aurkezteko epea. Aurten, orain arte “Zientzia proiektuak” izenpean kokatu den deialdia beste izen batekin datorkigu: STEAM proiektuak (Science,Technology, Engineering,  Arts, Maths), arlo guztien arteko lotura bultzatu nahi dutenak, testuinguru aplikagarriagoen bila.
Proiektu hauen helburu nagusia zera da: Ikasleengan, pentsamendu zientifiko, teknologiko, artistiko eta matematikoaren kultura suspertzea, erabakiak hartzeko orduan, ebidentzietan oinarritutako arrazoimena erabil dezaten, arazoak ebatziz (Proiektuetan oinarritutako irakakuntzan) eta lan kooperatiboaren bidez.
Baldintzak:
  • Ikastetxe bakoitzak proiektu bakar bat
  • Proiektuak bi STEAM konpetentzia, gutxienez, lantzea
  • Proiektuek testuingururatuta egon behar dute eta arazo-egoera edo erronka batean oinarri gisa
  • Printzipio batzuek bete behar dituzte, behintzat, arlo integratuak, ikerketan oinarria izatzea,  genero-ikuspegia kontutan hartzea eta bokazio zientifikoak bultzatzea.
4 modalitate:
  • Ikerketa zientifikoak eta teknologikoak (zientzia-hezkuntza, e-bug, zientzia-azoka, robotika…)
  • Matematika, zientzia edo teknologia artearekin edo sormenarekin batera
  • Proiektuak on line, ardatza ikerketa bat izanik
  • Ingurumena eta jasangarritasuna lantzen dutenak
Berritzegune Nagusikideek, informazio zehatzagoa emateko asmoz, Sites bat prestatu digute. Web-orri honetan deialdian dauden proiektu-modalitatea mota desberdinak azaltzen dira (Zientzia-hezkuntza, robotika, Lanbsland, Nanoeduca…). Eskertzen da benetan dena eskura izatea.
Animatu! ziur jada halako ikerketak egiten ari zarete zuen ikasgeletan!!!

Posted in Deialdiak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »

Zientzia hezkuntza proiektuak 12-13

Posted by pilaretxebarria on ekaina 7, 2012


Bosgarren ikasturtez, zientzia-hezkuntza Ekimena 2012-13 abian jarri da, beraz, orain arte proiektu honetan sartu ez zaudeten LH eta BHko ikastetxeek parte hartzeko aukera zoragarria duzue. Hau egiteko ez da beharrezkoa proiekturik idaztea, bakarrik ekimeneko baldintzak betetzea. Baldintzen informazioa  Berritzegunean duzue eskurabaita eskabidea ere.

Izena emateko epea irailaren erdian amaituko den arren, laborategi-baliabideen eskaeraren baldintzak kudeatzeko asmoz, garrantzitsua izango litzateke ekainak 30rako interesatuta dauden ikastetxe kopurua ezagutzea.

  Aurten, irakasleentzako informazioa, modu argian eskuratzeko site batean jarri da:  Zientzia Hezkuntza Ekimena

Bertan, zientzia-hezkuntzako ikastaro eta mintegietan erabiltzen diren baliabide guztiak zintzilikatuta egongo dira.Dagoeneko, oinarrizkoena jarria dago, hala nola, deialdiaren ezaugarriak, laborategi-baliabideen informazioa, Garatu ikastaroak, baliabide didaktikoak eta abar.

Anima zaitezte!

Posted in Baliabideak, Deialdiak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Prestakuntzako deialdiak 11-12

Posted by pilaretxebarria on maiatza 10, 2011


Prestakuntzako garaian gaude eta, hilabete honetan zehar, hainbeste deialdi interesgarri atera dira eta ea denen izenemate- epea maiatzan ere bukatzen da, beraz erne egon:

  • Prestakuntza eta berrikuntza proiektuakIkastetxe publikoak. Aukera ezin hobea ikastetxe osoa prestakuntza prozesu koodinatu batean sartzeko. Aholkularitza nahi baduzue, gurekin kontaktatu. Epea bukatzen da 27an. Laster aterako da boletinean itunpeko ikastetxekoa, adi!
  • Garatu ikastaroak, 1. deialdia ere atera da. Hemendik maiatzaren 20ra arte. Hurrengoa irailean izango da, 5etik 23ra. Aurten eskaerak on line egin ditzakegu irakaslegunearen bidez.
  • EHUko Udako ikastaroak. Unibertsitateak ere udan egiteko ikastaroak eskeintzen dizkiete. Maiatzaren 31ra arte epea dugu.
  • IRALEko 2. deialdia: A,E,F,H,I eta Q ikastorduz kanpoko  ikastaroak eta 3000, 4000, 5000 eta “R” ordu barenko ikastaroak. Maiatzaren 20ra arte.
  • Hik Hasiko Udako Topaketak: uztailaren 4, 5 eta 6an. Kasu honetan uztailan amaitzen da matrikulazio-epea. Oso interesgarriak beti bezala.
  • Leioako Berritzegunekoa:  bukatzeko, gure eskaintza ere beti irekita dago, noski ba. Hurbilagoa eta ikastetxeekin testuinguratuta. Kontaktatu gurekin!

Posted in Deialdiak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »

Aniztasunaren arretarekin loturiko programak

Posted by pilaretxebarria on apirila 10, 2011


Datorren ikasturtean garatzeko proiektu hauen deialdia Hezkuntza. net web-orrian atera da. Eskatzeko epea maiatzaren 4an bukatzen da. Hona hemen beren zehaztasunak:

2011-2012ko Ikastetxe publikoetako Aniztasunaren arretarekin loturiko programak

Programas ligados a la atención a la diversidad en centros públicos 2011-2012

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »