b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

Posts Tagged ‘eginkizuna’

Arazo-egoera batetik abiatuta ikas-sekuentzia bat egingo dugu.

Posted by Ana Basterra Cossío on martxoa 23, 2018


Atzo, martxoaren 22an, Leioako Berritzeguneko aholkulariok  Barandiaran institutuan Marko orokorra moduluari buruzko formakuntzaren bigarren saioa esparruka egin genuen.

Pilar Etxebarria Zientzia eta Teknologia eremukoa arduraduna izan zen eta ni neu Gizarte eta Hizkuntzakoa.

Saio honetan Programazio didaktikoaren II. eranskina era zentzudun batean nola betetzea ikusten egon ginen. Irakasle batzuek  arazo-egoerak eta ikas-sekuentziak eginda zeuzkatenez, nik saiorako irakurrita neuzkan eta iradokizun batzuk hobetzeko egin nizkien. Beste irakaske batzuek arazo-egoera hauek klasean aplikatu eta ebaluatu dituzte eta besteek hasierako mailan zeuden.

Hau da erabilitako diapositiben aurkezpena:



Carpeta-Azul-86230

 


Hurrengo saioan egingo duguna:

  • Ikasgelan aplikatu diren arazo-egoerak eta ikas-sekuentziak komunean jarri.

  • Arazo-egoera eta ikas-sekuentzia berriak ikusi eta beharra badago guztion artean hobetzen saiatu.

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , , , , | Leave a Comment »

Gure ikas-sekuentziak hobetzeko eta aberasteko ideiak.

Posted by Ana Basterra Cossío on otsaila 22, 2018


Atzo Erandio Ikastetxera joan nintzen Gizarte eta Hizkuntza eremuko irakaslegoari formakuntza saio bat ematera. Iaz Heziberri-ri buruzko prestakuntza jaso zuten, eta Canvas bat erabiltzen, irakasle bakoitzak bere jakintzagaian arazo-egoera batetik abiatuta ikas-sekuentzia bat diseinatu zuen.

Aurten egindako ikas-sekuentziak emailez bidali zizkidaten eta hobetzeko proposamenak egin nizkien. Atzo egindako saioan  irakasle bakoitzak bere ikas-sekuentzia aurrean izaten ikas-sekuentziak hobetzeko eta aberasteko proposamen desberdinak egin nituen. Batera haien sekuentzia didaktikoan aldaketak egiten egon ziren.

Mementuz epe bat utzi diet behin  betiko ikas-sekuentziak egiteko.

Jarraian erabili nuen diapositiben aurkezpena eskuragarri daukazu.



 

Posted in metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , , , | Leave a Comment »