b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

Posts Tagged ‘genero-berdintasuna’

NAHIKO! PROGRAMA 2017-2019 II JARDUNALDI OROKORRA

Posted by rosamcanal on otsaila 12, 2018


NAHIKO! PROGRAMA 2017-2019

II JARDUNALDI OROKORRA

Pasa den urtarrilaren 26an II Jardunaldia ospatu zen Bilboko Ordezkaritzan. Goiza aprobetxagarria eman genuen bi hizlarien inguruan. Lehenengoz, Katixa Agirre idazleak (Ikus-entzunezko Komunikazioan Doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea ere) hitzaldia eskeini du ikus-entzunezkoetako sexismoari buruz eta, bigarrenez, Carmen Ruiz Repullo Soziologian doktoreak sexismoa eskolan nola prebenitzearen garrantzia azpimarratu du bere hitzaldian.

Saio osoa grabatu egin zen eta hemen 2 hitzaldiak ikus daitezke.

Gure zonaldeko hainbat ikastetxetan urteak daramatzate gaiari ekiten eta, beste baliabideekin batera, NAHIKO! programakoak ere erabiltzen dituzte. Horretarako, formaturik ez dauden irakasleek Nahiko! programak antolatzen dituen mintegi saioetan parte hartzen dute. Aurtengo nobedadea: baliabide guztiak euskarri digitalean eskaintzen dira on-line jolasteko aukera emanez eta, horretan ere, trebatzen ari dira gure irakasleak.

 

Posted in Baliabideak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Datorren MAIATZAREN 17an, homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako munduko eguna.

Posted by b08leioa on maiatza 13, 2013


LGTB kolektiboek zenbait material eta kanpainia bat sortu dituzte gure

ikastetxeetan gai hau ikasleekin jorratu ahal izateko.

Hona hemen Eskolabakegune web orrian eskuragarri jarri dituzten materialak.

Posted in Baliabideak | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »