b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

Posts Tagged ‘hezkidetza’

NAHIKO! PROGRAMA 2017-2019 II JARDUNALDI OROKORRA

Posted by rosamcanal on otsaila 12, 2018


NAHIKO! PROGRAMA 2017-2019

II JARDUNALDI OROKORRA

Pasa den urtarrilaren 26an II Jardunaldia ospatu zen Bilboko Ordezkaritzan. Goiza aprobetxagarria eman genuen bi hizlarien inguruan. Lehenengoz, Katixa Agirre idazleak (Ikus-entzunezko Komunikazioan Doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea ere) hitzaldia eskeini du ikus-entzunezkoetako sexismoari buruz eta, bigarrenez, Carmen Ruiz Repullo Soziologian doktoreak sexismoa eskolan nola prebenitzearen garrantzia azpimarratu du bere hitzaldian.

Saio osoa grabatu egin zen eta hemen 2 hitzaldiak ikus daitezke.

Gure zonaldeko hainbat ikastetxetan urteak daramatzate gaiari ekiten eta, beste baliabideekin batera, NAHIKO! programakoak ere erabiltzen dituzte. Horretarako, formaturik ez dauden irakasleek Nahiko! programak antolatzen dituen mintegi saioetan parte hartzen dute. Aurtengo nobedadea: baliabide guztiak euskarri digitalean eskaintzen dira on-line jolasteko aukera emanez eta, horretan ere, trebatzen ari dira gure irakasleak.

 

Posted in Baliabideak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Guztientzako Zientzia / Ciencia para todos y todas

Posted by pilaretxebarria on urtarrila 24, 2017


Imagen relacionada

Irudiaren jatorria

Otsailaren 11an  Emakumeak Zientziaren Nazioarteko Eguna, #womeninscience,  ospatzen da.  Nazio Batuek izendaturik, bere helburua neska eta emakumeen aukera-berdintasunak sustatzea da, hezkuntzan, trebakuntzan, lanean eta zientzietako erabakiak  hartzen diren prozesuetan.

Hezkidetza eta generoaren ikuspuntua ezin dira landu puntual moduan hezkuntzan, are gehiago, oso programa eta proiektu bikainak ditugu ikastetxeetan lantzeko.  Hala eta guztiz ere, demostratuta dago bokazio zientifikoen bultzakadak, zientzia pertsona guztientzat (zientzia eskuragarria denontzat, gustatzen ez zaienei barne), gure klaseko metodologiarekin eta ikasgelan gauza berriak progatzeko gaitasunarekin zerikusirik gehiago daukala.

Horregatik, “-ko egunak”, nahiz eta puntualak izan,  beti dira egoera ederrak ikasgelan sentzibilizazioa lantzeko. Hona hemen proposamen samurrak klaseko saio batean edo bitan garatzeko. Diapositibetan deskargatzeko estekak daude. Anima zaitezte!, ez da bat ere ez kostatzen.


El 11 de febrero, se celebra el Día Internacional de la Mujer en la Ciencia #womeninscience, declarado así por Naciones Unidas con el fin de promover las condiciones de igualdad de las mujeres y las niñas en la educación, la capacitación, el empleo y los procesos de adopción de decisiones en la ciencia.

La coeducación y el punto de vista de género en la enseñanza no es cuestión de un solo día, de hecho ya existen muy buenos programas y proyectos para trabajarlos en los centros educativos.  Sin embargo,  esta demostrado que el impulso a las vocaciones científicas, interiorizar que la ciencia tiene que ser asequible para todas las personas (incluso para aquellas a las que no les atraiga) tiene más que ver con la forma de enfocar nuestras clases, con la metodología que usemos y con la capacidad que tengamos de estar abiertos/as a probar cosas nuevas en el aula.

Por eso, los “días de” son siempre buenas ocasiones para trabajar alguna actividad de sensibilización y concienciación puntual en el aula. He aquí algunas propuestas sencillas para hacer en una o dos sesiones de clase. Se pueden descargar en los enlaces de las diapositivas. ¡Animaos! que no cuesta tanto.

Posted in Baliabideak, metodologia | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Hezkidetza eta Genero indarkeria prebenitzeko proiektuaren deialdia

Posted by rosamcanal on azaroa 12, 2013


Hezkidetza_2Gaur, Azaroaren 12an, Hezkidetza proiektuaren deialdiaren berri emateko bilera izan dugu gure Berritzegunean.

Hainbat Ikastetxek parte hartu dute eta, denon artean, dokumentua aztertu dugu sortu diren zalantzak argituz.

Bileran erabilitako aurkezpena hemen duzue laburpen gisa.

Posted in Uncategorized | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Baloreak lantzeko bi material berri euskaraz

Posted by pilaretxebarria on urria 4, 2011


Azken hilabete honetan baloreak lantzeko bi material berri kaleratu dira Internetaren bitartez. Batean, generoa lantzen da, bestean kulturartekotasuna eta biak euskaraz  ditugu

  • Auzokide berriak : 11 eta 14 urte arteko nerabeei zuzendutako proposamen didaktikoa xenofobia eta arrazakeria lantzeko. Komiki batean oinarriturik, neska-mutilek zenbait pertsonaia eta istorio aurkituko dituzte, herritarren balioei, migrazio-prozesuei eta kultura arteko elkarbizitzari buruz hausnartu ahal izateko.66 orriko historia da eta e-book formatoan irakur dezakegu. Irakasleek  3 sekuentzia didaktiko guztiz garatuta dituzte material honekin lan egiteko. Proposamenaren bloga.

 

Beldur Barik:  indarkeria sexistaren aurkako programa dugu. Gazteentzako ekimen berri honek lehiaketak, topaketak eta hezkuntza ekimenak bultzatzen ditu. Honetaz gain, 5 ikas unitateak , ikusentzunezko materialak eta dokumentazioa eskura ditugu.

Biak gure wikiguneetan sartuta daude: Wikigeneroa eta HIPIWiki.

Posted in Baliabideak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »