b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

    • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘lehen hezkuntza’

TxokoZientzia ikasgelaratu da

Posted by pilaretxebarria on azaroa 20, 2017


 Imagen

Irudiaren jatorria: TxokoZientzia

Berritzegunean, Lehen Hezkuntzako Zientzia arloa bultzatzeko asmoz, orain dela hiru urte, irakasle-mintegi batean “ikerketa zientifikoak” landu genituen. Iaz, beste irakasle-taldeekin, TxokoZientzia izan zen ideia nagusia, hots, “Stations” metodologian murgilduz, zientziaren edukinen bidez, bai konpetentzia zientifikoa, bai zeharkako beste batzuk lantzea. Bost gai garatu genituen formato honenpean: ilargia, ura, nerbio-sistema, magnetismoa eta makinak. Beren materialak TxokoZientzia web-orrian eskuragarri dituzue.  Baina, azken finean, nahiz eta parte hartu zuten irakasleek esperimento edo jardueraren bat ikasgelara eraman zituzten, esperientzia teoriko mailan geratu zen.

Baina ikasturte honetan TxokoZientziaren eredua eskolan bertan progatzen gabiltza. Hain zuzen ere, Zamudioko Eskolak iniziatiba hartu du bere zuzendariaren bitartez (iazko mintegiaren partehartzailea izan da) eta orain, proposamena garatzen ari dira LHko 2.mailako ikasleekin. Bea eta Jon irakasleen eskutik, beren 32 ikaslek zentzumenak aztertu dituzte txoko bakoitzean esperientzia desberdina egiten:

  • “Soinu misteriotsuak” txokoan 6 pote itxian  zeuden objektuak beren soinuaren bidez asmatu zituzten
  • “Ukitu, ukitu” beste batean, ikasleen eskuak protagonistak izan ziren 6 ohial desberdineko ukipena progatzen.
  • “Ummm” txokoan, usainak desberdindu zituzten
  • “Zaporeen makina”-n,  mingainak dituen zonaldeen arabera  zaporeak sailkatzea lortu zuten
  • “Gure ikusmen zoragarria” mahaian, puntu itsua aztertu ondoren, taumatropoa egin zuten
  • “Udazkenean gaude” txokoan, garai honetako sentsazioak pentsatu eta idatzi behar izan zituzten
  • “Zentzumenen bila” zonan, altxorarren bila antolatu genuen, ikasgeletatik banatuta zeuden objetu batzuk aurkitzeko trebetasunak (eta zentzumenak) agerian jartzen.
  • Eta “Jolastu”bazter batean, ba, hori, “oka” bezalako jolasean eman zuten denbora.

Txokoeatik pasatzen ziren heinean,  bakoitzeko emaitzak koaderno polit batean islatzen joan ziren. Benetan ikasleen aurpegiak ikusteak dena adierazten du, poztasuna, interesa…errepikatzeko modukoa.

Hurrengorako, jakina, hobetzen saiatuko gara lehenengo esperientzia hau.

Material guztia (diapositibak, koadernoa, proposamen didaktikoa, txantiloiak…), beti bezala,  gure web-orrian eskeintzen dizuegu: Nire zentzumenen koadernoa

Advertisements

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza, Uncategorized | Laburpen hitzak: , , , , , | Leave a Comment »

Euskal Hizkuntza eta Literatura-ko baliabideak eta proposamen didaktikoak

Posted by Ana Basterra Cossío on martxoa 9, 2014


Irudiaren iturria

Irudiaren iturria

Ebaluazio diagnostikoa egin ondoren Euskadiko ikastetxeek  emaitzak jaso dituzte eta martxoaren azken asterako Hobekuntza plana egin behar izango dute. Honetarako, bai Lehen Hezkuntzan, bai Bigarren Hezkuntzan ere, proposamen didaktikoak eta baliobideak prestatu ditut.

Dokumentu hauetan ikus daitekeena hurrengoa da:

  •  Aurre-ebaluazioa
  • Komunikabideak
  • Euskera eta Literatura irakasgaiarako orientabide didaktikoak
  • Testu-errepertorioa
  • Hiztegiak
  • Hizkuntza-arauak
  • Ikasleen aniztasunari erantzuteko
  • Klasean erabiltzeko baliabideak:
-Irakurmena
-Entzumena
-Idazmena
-Mintzamena
-Gramatika
-Ikas-sekuentziak eta proiektuak
-On-line ikastaroak
-Beste baliabideak

 

separadora

Posted in Baliabideak, metodologia | Laburpen hitzak: , , , , , , , , , , , , | Leave a Comment »

Sestaoko XIII. Matematika Jardunaldiak

Posted by b08ingelesa on martxoa 8, 2012


Joan den astean, otsailaren 27tik martxoaren 1era, Sestaoko Matematika XIII Jardunaldiak izan dira, urtero bezalaxe, Sestaoko Berritzeguneak (B03) antolatuak.

Hasierako bi egunetan DBHrako gaiak jorratu ziren eta azken bietan, asteazkena eta ostegunean, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. ziklorakoak.

Mª Antonia Canals, Matematika didaktikaren aditua eta Gironako Unibertsitatean GAMAR gabineteko zuzendaria, etortzekoa zen baina eroriko bat dela eta ezin izan du gurekin bildu Jardunaldi hauetan; hurrengoetan again…

Bere ordez, Ángel Alsina, Gironako Unibertsitateko Hezkuntza eta Psikologia Fakultateko Matematika Didaktikaren Irakaslea eta Mª Antoniaren kolaboratzaile estua, izan dugu gurekin.

Jorratutako gaiak:

  1. Pentsamendu logiko-matematikoaren garapena
  2. Zenbakikuntza
  3. Geometria
  4. Neurriak

Lau gaiak oso era sistematiko eta ordenatuan azaldu dizkigu. Beraz, berak utzitako aurkezpenak ikustera animatzen zaituztegu. Material guztia eta hainbat osagarri gehiago (Carlos Gallegori oroimenerako bideo oso gomendagarria, adibidez) B03k zabaldutako Matematika XIII Jardunaldien sites-ean topa ditzakezue.

 *******

La semana pasada, del 27 de febrero al 1 de marzo, se han celebrado en Sestao las XIII Jornadas de Matemáticas organizadas por el Berritzegune de Sestao (B03).

Los dos primeros días dedicados a la Etapa de Secundaria y los dos últimos, miércoles 29 y jueves 1, a la Etapa de Infantil y primer ciclo de Primaria. Para ello contábamos, en un principio, con la presencia de Mª Antonia Canals, muy reconocida en el campo de la Didáctica de las Matemáticas y directora del gabinete GAMAR de la Universidad de Girona. Este año no pudo ser debido a una caida que la mantiene inmovilizada por un tiempo.

En su lugar, las Jornadas de Infantil y Primaria ha estado a cargo de Ángel Alsina, profesor de Didáctica de las Matemáticas en la Facultad de Ciencias de la Educación y Psicología de la Universidad de Girona y estrecho colaborador de Mª Antonia durante años.

Los temas desarrollados han sido:

  1. Desarollo del pensamiento lógico-matemático
  2. Numeración y cálculo
  3. Geometría
  4. Medida

Todos ellos, enfocados al alumnado de 3 a 8 años, fueron expuestos de una manera muy clara y muy bien organizada. Por ello, merece la pena que consultéis los materiales y presentaciones de Ángel Alsina en el site que el Berritzegune de Sestao ha abierto para tal fin. Además de los materiales de las Jornadas podéis encontrar un video muy significativo de Carlos Gallego (fallecido el noviembre pasado) que recoge muy bien gran parte de su pensamiento.


Posted in metodologia, Prestakuntza, Uncategorized | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Curriculum berria LH. Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak. Diagnosi-ebaluazioa

Posted by b08leioa on urria 31, 2008


gure konexinua

gure konexinua

Aurreko 2008/10/27an goian ikusten den izenburuko mintegian aritu ginen inguruko ikastetxetako irakasle batzuk.

Mintegian WIKI bat sortuko genuela agindu genizuen eta bertan banatutako CDan dauden materialez gain beste batzuk ere eskegiko genituela esan genuen.

WIKIa dagoeneko martxan duzue, (ikus beherago eskuineko zutabea edo klikatu hementxe).

Esan genuen zenbait dokumentu eskegiko genituela. Begiratu hemen ea problemarik gabe ikusten dituzuen. Gogoratu, wiki batetik edonork har dezake informazioa eta edonork utz dezake. Izena eman eta aurrera!

[http://curriculumberrialh.wikispaces.com   …  ea guztion artean elikatzen dugun ]

Barkatu atzerapena

Posted in Baliabideak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , , , , , , , | Leave a Comment »