b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

Posts Tagged ‘Prestakuntza’

Sormena-Tailerra / Taller de creatividad

Posted by pilaretxebarria on apirila 27, 2018


IMG_20180426_132825 Atzo, Berritzegunean, ikastaro trinko bat garatu zen, IdeaTK (Lanbide Heziketako Sormen Aplikatuko Euskal Institutua)- ren kidea den Miguel Ángel Ugartemendiaren eskutik.

Goiz osoko tailer txiki honen helburua, pentsamendu sortzailea areagotzeko tresna eta dinamika desberdinak ezagutzea zein esperimentatzea izan da.  Oso formakuntza eraginkorra jaso dugu, bai ikastetxe mailan, bai ikasgelan bertan aplikatzeko.

Hona hemen Miguel Angelek erabilitako aurkezpena eta materilak eskuratzeko esteka. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu gurekin partekatzeko eta atsegina izateagatik.

AURKEZPENA

GUIA IDEATK

IDEATK-REN GIDA

…………………………………………………………………………………………………………………………………………………

 

Ayer se realizó en el Berritzegune una formación intensiva de la mano de Miguel Ángel Ugartemendia (desde aquí nuestras gracias), miembro de  IdeaTK ( Instituto Vasco de Creatividad Aplicada de la Formación Profesional.

El objetivo de este taller, que se desarrolló en una mañana, ha sido conocer y experimentar diferentes herramientas o dinámicas que permiten poner en marcha el pensamiento creativo.   La formación fué muy efectiva y de aplicación tanto en proyectos de centro, como en el aula.

He aquí la presentación empleada por Miguel Ángel y el enlace para acceder a sus materiales. Desde aquí le damos las gracias por compartirlos y por su amabilidad.

DIAPOSITIVAS

GUIA IDEATK

GUÍA IDEATK

Posted in Baliabideak, metodologia | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »

Design Thinking

Posted by pilaretxebarria on urtarrila 14, 2016


Gaur goizean eta zuzendaritza Taldeei zuzenduta, B. Nagusiak jardunaldi berezia anlolatu du. Fernando Trujilloren eskutik 7 orduko prestakuntza jaso dugu, gaia “Design Thinking” teknika izanik. DT ideia eta diseinu berriztatzaileak sortzeko metodologia da, baina erabiltzaileen behar errealetatik abiatuta. Saioan, ikastetxea izan da errealitate hori.

Taldeak egin bezain laster, talde bakoitzak bere izena, arauak eta rolak definitu eta erabaki ditugu (disenatzaile grafikoa, denboraren arduraduna, begirada positiboa, hitza hartzeko kudeatzailea, hedapena Sarean eta ikastetxez pentsatzen duena). Gero, ataza batzuk garatu ditugu, bakoitzean dinamika kooperatibo bat erabiliz:

  • Zuzendaritza Taldearen balore bat hartu, marraztu eta komunean lotu.
  • Makina bat pentsatu eta taldekideen artean dramatizatu.
  • Zeintzuk dira gure analogoak eta antagonikoak, gure eredu idealak?
  • Ikastetxeen erronken definitu, zerrenda egin eta sei ataletan sailkatu (metodologia, elkarbizitza, berriztapena, baliabide-kudeaketa eta kanpoko eragileak).
  • Arazoa irtenbideratzeko gakoak: irakurtzea eta ikertzea. Bi motatako ikerketa daude: datuetan oinarrituta (galdesortak…) eta elkarrizketan (edo behaketan) oinarri giza. Azken hau aukeratuz, foko-taldeak egin ditugu. Talde bakoitzean hiru figura izendatu dira: partehartzaileak (beste taldeari zuzendutako galderak pentsatzen dituztenak) elkarrizketatzaile bat (galdetegia aurrera eramaten duena) eta bibliografiaren arduraduna (webgrafia eskuratzen duena)
  • Foko-Taldeek lehendabiziko erronka edo arazoa afinatu ditugu galdesorta bat prestatzen. Gero, galdera hauek pasatu dira beste taldekideengandik, bere erantzuna, beste ikuspuntua, hartzeko.

  • Jarraituan “Diseinuko zikloak” garatzeko “Mahai borobila”  teknika erabili dugu, hau da, nork bere ideiak folio batean idatzi ditu eta gero beste bati luzatu dio, ideia hauek osotzeko. Guzti hau ezer kritikatu barik.
  • Bukatzeko gure ideiak garatzeko prototipoa sortu  eta beste talde batekin progatu egin dugu, berriro zikloa hasten.

Ataza bat bukatu eta gero, beti egon da tartetxo bat pentsatzeko ea erabilitako teknika nola eraman dezakegun ikastetxera.

Fernando Trujilloren erreferentzia

Eta diapositibak.

Jasotako informazioa eta saioaren dinamikak laster izango ditugu eskura Zuzendaritza Taldeak Informatzen” web-tokian

 

Posted in Informazioak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

HEZIBERRI: : B08ren prestakuntza-moduloak

Posted by pilaretxebarria on Iraila 15, 2015


HEZIBERRIren jezarpena dela eta,   Leioako Berritzegunekideok euskal plangintzak bultzatzen duen metodologia (gaitasunak, problema-egoerak, ebaluazioa…) gaitzat hartu ondoren, prestakuntza-modulo batzuk antolatu ditugu.
Sites honetan materiala kokatzen joango gara (gure b08 atarian ere estekaturik).  Beti bezala, Bgunearen ibilbidea jarraituz, ahalik eta praktikoarenak egiten saiatu gara; ikasgelan esperimentatutako adibideekin eta irakasleek beren egoera garatzeko lehenengo pausoetan orientatzen.
Moduloak ikastetxean bertan garatzeko interesatuta baldin bazaudete, gurekin kontaktuan jarri besterik ez duzue egin behar.

Posted in Baliabideak, Deialdiak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Ikas-proiektuak Artaza Romo BHI-an

Posted by pilaretxebarria on azaroa 5, 2014


mertxe candinaIaz B08ko aholkulariak garen Ana Basterra eta biok, Artaza Romo insitutuan eta irakasleekin batera (Nekane Díez, Cristina Falagan eta Mertxe Candina), ikasgelan sartu ginen geuk garatutako (eta irakasleekin adostuta, noski) ikas-proiektu batzuk aurrera eramateko. Esperientzia polita izan zenez, Barakaldoko Berritzeguneak eskatu digu beren 28.Jardunaldi Pedagogikoetan tailer bat antolatzeko. Beraz, pasa den asteazkenean Clara Campoamor kultur etxean, Artazako irakaslea den Mertxe Candina eta ni neu BHko irakasleen aurrean jarri gara proiektuak garatzeko pausoak eta gure ikagelako praktika partekatzeko. Jarraituan erabili ditugun diapositiben aurkezpena duzue:

 

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Oinarrizko Gaitasunak

Posted by pilaretxebarria on Iraila 9, 2014


Gezurra badirudi ere, garai honetan oraindik Hezkuntzako Oinarrizko Gaitasunak protagonistak izan dira. Eta gezurra dela esaten dut, LOEk gaitasun kontzeptua zabaldu zuelako orain dela 8 urte, araudia kaleratu zenean. Handik geroztik hainbeste orientabideak, prestakuntza, materialak eta, orokorrean, baliabide didaktikoak  garatu eta argitaratu dira. Baina, bai, 2014an jarraitzen dugu gaitasunak lantzeko metodologia eta ebaluazioa egokiak zeintzu diren zabaltzen,  gai berriak izango balira bezala.

Eta burutazio guzti hauek nora doaz?  Gure Berritzegune Nagusiko aholkulariek (Elvira González,   Mª Mar Pérez, Carmen Cobo, Carlos Puerta eta Nerea Terán) berriro honi buruzko beste ikastaro bat egin dutelako, jo ta ke, indarrak galdu barik, zorionak kideak!, benetan txalogarria bizitzen garen garaietan.

Prestakuntza EHUko udako ikastaroen barnean garatu da pasa den astean: “Competencias básicas, del currículo a la práctica de aula” eta gure kideek edukinak Sites batean kokatu dituzte eskura izateko. Web-orrian diapositibak eta laburpenak aurkituko dituzue, “konpetentziak” berreskuratu nahi badituzue.

Fernando Trujillok ireki du ikastaroa eta bere aurkezpena txertatzen dugu hemen, adibide bezala:

Posted in Baliabideak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Hezkuntza emozionala

Posted by pilaretxebarria on martxoa 28, 2014


Atzoko Lidergo Mintegian  José Morgado  egon zen gure artean hezkuntza emozionalaren garrantziaz berba egiten eta bere eragina irakasleen profesionaltasunean. Oso saio bizia izan dugu, komunikatzaile bikain honen eskutik.  Mila esker.

Hona hemen baliabideak:

Bere kanala YouTubean

Berak utzitako materiala:

 

 

Posted in Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Blogen kudeaketa dispositibo mugikorrak erabiliz

Posted by pilaretxebarria on martxoa 19, 2014


Gaur bertan B08 eta B07 Berritzeguneen arteko  prestakuntza saio bat garatu dugu, Gorka Palazio irakaslearen eskutik. “Blog teknologiak eta plataformak mikroedukinen aroan”, izenburupean, blogen erabilera eta garapen historikoa gehi egungo postak sortzeko eta kudeaketa egiteko baliabideei buruz hitz egin du gure Gorkak. Horretaz gain, irakaskuntzarako App garrantzitsuak eta erabilgarrienak aipatu ditu. Bere hitzaldi osoa ondorengo bideoan duzue:

Posted in Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Blogak Haur eta Lehen Hezkuntzan

Posted by pilaretxebarria on otsaila 13, 2014


Leioako Berritzeguneak emandako ikastaro bat Larrabetzu eskolan. Oraingo honetan blogak izan dira protagonistak, beraz,  prestakuntza blog batean garatu da: LARRABETZU IKASTAROA: BLOGAK

Edukiak:

  • Blogen erabilpen didaktikoa: adibideak
  • Oinarrizko konfigurazioa
  • Mezuak eta orriak sortzen
  • Blogaren diseinua
  • Nola txertatu irudiak eta bideoak
  • Beste elementu multimedia batzuk kapsulatzen: soinuak, diapositibak, mapak, KLIK programak

Posted in Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Google Sites eraikitzeko gida

Posted by pilaretxebarria on urtarrila 9, 2014


Google Sites on line aplikazioaren bidez, gure neurritako webgunea sor ditzakegu oso erraz. Toki bakar batean testu-informazioa eta elementu multimedia (bideoak, diapositiben aurkezpenak, argazkiak…) biltzeko aukera ematen digunez, oso erabilgarriak dira irakaskuntzan, bai irakasleentzat, bai ikasleentzat.

Google Sites: gida erraza

Aurkezten zaituztegun Sites honetan,  zuen web-gunea eraikitzeko gida aurkituko duzue aplikazio honen bidez. Prestakuntza-ikastaro baten emaitza da. Atalak:

  • Tutorialak eta gidak
  • Bideotutorialak
  • Adibideak irakaskuntzan
  • Pausoz pauso: Sites sortzeko gida azkarra

Posted in Baliabideak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , , | Leave a Comment »

Zientziagela

Posted by pilaretxebarria on ekaina 13, 2013


Sarrera honetan Berritzegunetako ZT eremuko aholkularien aurtengo lana aurkezten dizuegu. Ikasturte honetan “atazen bidezko irakaskuntza” gai honen inguruan egin dugu lan eta hurrengo web-orrian islatu dugu.

Ataza (eta batez ere ikas-proiektuak, baina gai honi hurrengo batean ekingo diogu) gaitasunak garatzeko eta XXI.mendeko irakaskuntza aurrera eramateko estrategia bikaina da. Sites honetan ataza planifikatzeko pausoak dituzue, ikastarotxo moduan antolaturik eta adibide batzuk.

Una nueva página web resultado del trabajo de las asesorías de ámbito CT de los Berritzegunes. Dedicada a la estrategia de trabajo por tareas, contiene indicaciones para planificar una tarea y ejemplos.

ZIENTZIAGELA

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , , | Leave a Comment »