b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

    • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘txokozientzia’

TxokoZientzia ikasgelaratu da

Posted by pilaretxebarria on azaroa 20, 2017


 Imagen

Irudiaren jatorria: TxokoZientzia

Berritzegunean, Lehen Hezkuntzako Zientzia arloa bultzatzeko asmoz, orain dela hiru urte, irakasle-mintegi batean “ikerketa zientifikoak” landu genituen. Iaz, beste irakasle-taldeekin, TxokoZientzia izan zen ideia nagusia, hots, “Stations” metodologian murgilduz, zientziaren edukinen bidez, bai konpetentzia zientifikoa, bai zeharkako beste batzuk lantzea. Bost gai garatu genituen formato honenpean: ilargia, ura, nerbio-sistema, magnetismoa eta makinak. Beren materialak TxokoZientzia web-orrian eskuragarri dituzue.  Baina, azken finean, nahiz eta parte hartu zuten irakasleek esperimento edo jardueraren bat ikasgelara eraman zituzten, esperientzia teoriko mailan geratu zen.

Baina ikasturte honetan TxokoZientziaren eredua eskolan bertan progatzen gabiltza. Hain zuzen ere, Zamudioko Eskolak iniziatiba hartu du bere zuzendariaren bitartez (iazko mintegiaren partehartzailea izan da) eta orain, proposamena garatzen ari dira LHko 2.mailako ikasleekin. Bea eta Jon irakasleen eskutik, beren 32 ikaslek zentzumenak aztertu dituzte txoko bakoitzean esperientzia desberdina egiten:

  • “Soinu misteriotsuak” txokoan 6 pote itxian  zeuden objektuak beren soinuaren bidez asmatu zituzten
  • “Ukitu, ukitu” beste batean, ikasleen eskuak protagonistak izan ziren 6 ohial desberdineko ukipena progatzen.
  • “Ummm” txokoan, usainak desberdindu zituzten
  • “Zaporeen makina”-n,  mingainak dituen zonaldeen arabera  zaporeak sailkatzea lortu zuten
  • “Gure ikusmen zoragarria” mahaian, puntu itsua aztertu ondoren, taumatropoa egin zuten
  • “Udazkenean gaude” txokoan, garai honetako sentsazioak pentsatu eta idatzi behar izan zituzten
  • “Zentzumenen bila” zonan, altxorarren bila antolatu genuen, ikasgeletatik banatuta zeuden objetu batzuk aurkitzeko trebetasunak (eta zentzumenak) agerian jartzen.
  • Eta “Jolastu”bazter batean, ba, hori, “oka” bezalako jolasean eman zuten denbora.

Txokoeatik pasatzen ziren heinean,  bakoitzeko emaitzak koaderno polit batean islatzen joan ziren. Benetan ikasleen aurpegiak ikusteak dena adierazten du, poztasuna, interesa…errepikatzeko modukoa.

Hurrengorako, jakina, hobetzen saiatuko gara lehenengo esperientzia hau.

Material guztia (diapositibak, koadernoa, proposamen didaktikoa, txantiloiak…), beti bezala,  gure web-orrian eskeintzen dizuegu: Nire zentzumenen koadernoa

Advertisements

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza, Uncategorized | Laburpen hitzak: , , , , , | Leave a Comment »

TxokoZientzia: Nerbio-Sistema

Posted by pilaretxebarria on otsaila 10, 2017


Atzo, “TxokoZientzia“-ren 3. saio garatu da Berritzegunean.  Sei txokotan “Nerbio-Sistema” gaia landu dugu azken ekoizpen zehatz bati begira: irakasle bakoitzak gaiari buruzko Lap-Book bat egitea. Beraz, nerbio-sistemaren antolakuntza, neurona eta entzefaloaren egitura, garunaren kontrola, estimulu baten erantzuna eta neurotransmisoreen funtzioak estrategia metodologiko desberdinetan landu ondoren, txoko bakoitzeko esku-lana liburuan kokatu dugu.

Gure web-orrian erabilitako materiala eta balibide gehigo eskuragarriak daude: TxokoZientzia

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

TxokoZientzia: uraren bidaia

Posted by pilaretxebarria on abendua 2, 2016


Atzo, “TxokoZientzia“-ren 2. saio garatu genuen Berritzegunean, oraingo honetan, gaia “uraren bidaia” izanik. 8 txokotan zehar ur molekularen propietateak, ura paisaiaren eragilea, ura bizitzan, uraren kutsadura, ur banaketa munduan eta kontsumoa  estrategia metodologiko desberdinekin landu genituen: eskulanak, digitala, matematikoa, esperimentuak, jolasak, irakurketa kooperatiboa, pentsamendurako trebeziak…

Gaia beti borobiltzen saiatzen gara eta, ura protagonista izan zenez, bere zikloarekin bukatu genuen eta, “TxokoTanta” ren bidez.

Posik benetan, hurrengo saioa egiteko irrikitzan gaude.

Ikasleentzako materialak: Ur- Txokoak / Txokotanta

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

TxokoZientzia martxan

Posted by pilaretxebarria on urria 28, 2016


Atzo “TxokoZientzia” ikastaroaren 1.saioa garatu dugu Berritzegunean. “Ilargia” izan da landutako gaia, txoko bakoitzean ikuspuntu desberdinetatik ikusita. Era honetan hezkuntz gaitasunak garatzeaz gain, eta prestakuntzaren helburuari jarraituz, hainbat estrategia metodologikoak landu ditugu, hala nola, ikas kooperatiboaren dinamikak, pentsamenduko trebeziak lantzeko antolatzaile grafikoak edo ikas-autoerregulazioarako autoebaluazioa.

Ikasleekin burutzeko 7 txoko landu ditugu: Photocall, digitxoko, matetxoko, esperimentatu,  eskuz, elkartxoko eta astroirudia. Azkenean, 8.txoko batean – partekatuz- irakasleak bildu gara gure inpresioak eta iradokizunak elkartrukateko.

Erabilitako baliabideak eta materialak ondorengo web-orrian daude:

TxokoZientzia

Hurrengora arte!!!!

Guardar

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »